2017/12/01 - 2017/12/20

Bilboko Eleiz Museoan (Gizakundea Plazea 9b, Atxuri) | Azokak

Komentuko Gabon Gozoak

.

Bilboko Eleiz Museoko klaustroan jarritatako Munduko Jaiotzak erakusketan ikusi daitekezan 132 jaiotzen artean, Gabon sasoi honetan komentuetan egiten diran gozokiak, likoreak eta artisau-lanak ikusteko eta eskuratzeko aukerea dago; besteak beste, 18 turroi desbardin, tartean, diabetikoentzat 2, nahaste barriak gaztaineagaz edo kaxak askotariko turroiakaz. Aguraineko klaratarrek txokolate bikainak eroango ditue: trufak, txokolatez estalitako laranjak eta Asiseko hatxak. Andaluziako polboroirik eta gantz-opilik onenak. Elaborazino handiko gozotasunak, besteak beste, ‘marrón glaçe’, gorringoak edo Sevillako ikoak txokolatez estalita. 

Era berean, eskuz egindako era askotako mazapanak: Estepako betiko barrea edo Toledoko irudi txikiak, markesa hauskorrak, Cadizeko mazapana fruta azukreztatuakaz, gorringoz edo zirikilotez beteak, edo mazapan orriak gorringo, txokolate, gurin eta kafeagaz Puente la Reinatik ekarrita...

Ganera, praliné-mihinak, pistatxozko gozotasunak, ‘edurreztatuak’ edo kokozko bolak. Eta jakina, txoko-intxaur eta zirikilotezko enpanadila ezagunak be ez dira faltauko.


Santa Maria de Huertatik (Soria) ekarritako ‘Gourmet’ mermeladen aukerea be izango da Gabon aldian ohikoak diran plater gaziei laguntzeko. Eta digestinoari laguntzen deutsen askotariko belar-likoreak, urte sasoi honetarako egokiak diran likore suspergarriak, esate baterako ezti eta limoizkoak, egokiak katarroei aurre egiteko, eta jakina, Chartreuse ospetsua (69 gradutako elixirra), hainbeste jan-edanen osterako.


Ez da orbaintzailea dan eta erredurak osatzeko balio dauen Elorrioko Santo Domingo komentuko ukendu ezaguna faltauko, sukaldean baldar samarrak diranentzat.


Eta Olentzerori eskatzeko moduko gauzak be topauko dozuez, esate baterako, Chantelleko komentu frantseseko artisau-kosmetikoak: askotariko xaboiak, koloniak, kremak, txanpua eta krema hidratatzailea. Armenteirako (Galizia) xaboiak Gabon-apainketagaz. Eta barritasun lez, oliba-oliozko eta ahuntz-esnezko xaboiak, Kleopatraren bainu zoragarriak gogorarazoten deuskuezanak.

 

 

Ordutegia

Astelehena, Domeka eta jaiegunetan: 10:30etik 13:30era.

Martitzenetik zapatura: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Sarrera doan

 

Ordutegi berezia Sortze Garbiaren zubirako:

Abenduaren 2tik 9ra: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu