Bizitzea zuzenean erretransmitidutearen negozio txinatarra
2017-11-30 09:16 BidaideAnaia Handi txinatarrean, wang hong diralakoak dira esanguratsuenak, hau da, interneteko ospetsuak.
Zuzeneko emonaldien aplikazinoen agerpenari esker, Asiako erraldoiko ziberespazioa iraultza betean dago. Hango 750 miloe erabiltzaile gailu mobikorren bidez konektetan dira gaur egun. Milaka enpresak Facebook Live eta Periscoperen antzeko aplikazinoak garatu ditue eta, audientziari ukabilkadarik ukabilkada edo sexu-organuen erakargarritasunagaitik igoarazoten deutsien reality barik, herritarrak lotsa barik eta denpora errealean agiri dira hemen.
Gitxi gorabehera 300 plataforma dagoz, ia 250 miloe erabiltzaile daukiez eta ia sei miloe lagunen bizitzak erakusten dira: Etxeko lanak egiten agiri diran umeetatik hasi eta mahjong partidak erretransmitiduten dituen agureetaraino, entrenamenduaren erdian konektetan diran soldaduetatik, jatekoa zelan preparetan daben erakusten daben gastronomiaren zaleetatik eta euren animaliak maskota-izar bihurtzen dituen jaubeetatik pasauta.
Baina Anaia Handi txinatar honetan, wang hong diralakoak dira esanguratsuenak, hau da, interneteko ospetsuak. Gehienak neska gazte eta erakargarriak dira, eta une guztietan zuzenean agertzeaz baino ez dira arduratzen. Baina ez dabe egiten plazerragaitik edo euren burua erakusteko, ganerako erabiltzaileen moduan, diruagaitik baino. Dirutza handia emoten dauen fenomenoa bihurtu da negozio hori. Igaz 52.800 miloe yuan mobidu zituan (6.850 miloe euro), eta Analysis aholkularitza-enpresearen arabera, 2018an, 100.000 miloe yuanera (13.000 miloe euro) helduko da sektorea.
Wang hong batzuek zinemako izar handiek baino diru gehiago boltsikoratzen dabe. Esaterako, hedabide txinatarrek kalkulau dabenez, Zhang Dayi-k -5,6 miloe jarraitzaile Weibo-n, 6,65 miloe Taobao-n- 300 miloe yuan (39 miloe euro) irabazi zituan 2016an, merkataritza elektronikoko Taobao plataforman saldu eta Alibabaren (online erosketen erraldoi txinatarra) zuzeneko bideoen aplikazinoan promozionetan dituan produktuei esker. Zemendiaren 11n, Bikotekide Bakoen Eguneko urteroko orgia konsumistearen egunean, bere guneak 120.000 eskakizun jaso zituan eta 180 miloe yuaneko (23,4 miloe euro) salmentak egin. Konparazinorako, Fan Bingbing aktoreak 19 miloe euro irabazi zituan, Forbesen arabera.
Beste batzuen irabaziak apalagoak dira, baina edozelan be bikainak garapen bidean dan herrialdean. MC Brother Li-k, adibidez, 9 miloe jarraitzaile baino gehiago ditu eta hilean 1,5 miloe yuan (195.000) euro irabaztera heldu leiteke. Lorpen ikaragarria, 15 urtegaz eskolea itxi eta urtebete geroago autoen mekanikari hasi zala kontuan izanda. Sichuanen, Xiaoye ezizeneko gazte batek arrakastea lortu barri dau, sukaldaritzearen inguruko ikasgai xelebreei esker -zulagailuak, soldagailuak eta brikolajeko beste tresna batzuk erabilten ditu-. Miloe erdi yuan (65.000 euro) kobretan ditu bere emonaldietan iragarritako produktu bakotxagaitik.
Itxuraz, lan erraza da. Wang hong asko euren bizitzez berba egitera eta publizidadera mugatzen dira. Holan, diru-sarrerak hiru bidetatik heltzen jakez: Eurek iragarritako produktuen salmentakaitik komisinoak, influencer legez erabilten dituen marken ordainketak eta euren zaleek egindako opari birtualak -koloretako txanponak, panpin txikiak... gero diruaren truke aldatu leikiez-.
Wang hong gehienen kutxa erregistratzailea zelan dabilen ulertzeko adibide aproposa da Hui. Hubei probintzian jaio eta Shanghain bizi dan gazte honek 25.000 yuan inguru (3.300 euro) irabazten ditu hilero, Douyu, YYLive eta Meipai sare sozialetan dituan kanalei esker. Txinako uriburu ekonomikoko bataz besteko soldatea halako sei da hori, eta berak dino ez dala asko. Bere helburua laster 10.000 eurora heltzea da. Orain dala urte erdi hasi nintzan, jakinminagaitik eta aspertuta nengoalako. Lagunek ikasleen egoitzako bizitzea zelakoa dan ikustea nahi neban eta dibertigarria izan ahal zala pentsau neban. Gero, harritu egin nintzan horren garrantzi gitxiko gauza batek milaka personaren interesa eragin ebalako.
Emonaldi bakotxagaz, gora egiten eban bere jarraitzaile kopuruak. Aplikazinoa erabilten dogun gehienok neskak gara, baina badagoz mutil batzuk be. Batzuetan euren esanak deserosoak egiten jataz, batez be erropa gitxigaz agertzen nazenekoak, duda barik eduki esplizituaren bila dabiz -hori guztiz galarazota dago Txinan, eta gogor jazarria-. Baina publizidadea egitetik bizi ahal izateko beste jarraitzaile lortu dodaz eta bardin deust.
100.000 jarraitzaile inguru eta eraldaketa-tasa ona eukita -hau da, iragartzen dauen produktu bakotxeko zenbat ale saltzen diran-, Hui erakargarria da Taobaon euren produktuak, batez be kosmetikoak eta erropea, saldu nahi dituen enpresa txikientzat. Euren diseinuak jazteagaitik eta non erosi doguzan esateagaitik, edo produktuen ganean berba egiteagaitik pagetan deuskue, azaldu dau. Orain, Huik gogoan darabil jauzia egin eta bere dendea zabaltzea, horretarako beharginak kontratau beharko leukez. Azken baten, lanbide honek geure kabuz bidea egitea eta geure enpresei esker arrakastea izatea errazten deusku, txalotu dau.
Gai honek halako zeresana emon dau ze, ziberespazioko izarrak sortzeaz arduratzen diran enpresak be badagoz. Berrogeita hamar inguru, iMedia Research konpainiaren arabera. Interneteko ospetsu batzuek mundu tradizionalekoak gainditu ditue negozio-bolumenean, dino Janet Chen-ek, era horretako enpresa bateko, Tophot-eko, sortzaileak, BBCri emondako adierazpenetan. Potentziala daukan jentea, batez be neska gazteak, ospetsu egiteko agentzia bat gara. Euren irudi publikoa sortzen dogu eta online modelo bihurtzeko ikastaroak emoten deutseguz, baita makillajearen eta antzeko gaien inguruko formakuntzea be. Gero, zuzeneko emonaldien zerbitzuetan, publizidade agentzietan eta merkataritza elektronikoko plataformetan kokatzen doguz, azaldu eban.
Bestetik, wang hong-ak bitarteko egokiak dira markentzat, publiko gazteagaz konektetako, honek kanal tradizionalei lepoa emoten deutsie eta. Ez da bakarrik milaka edo miloeka jarraitzaile dituela. Era zuzenagoan alkarreragiten dabe gazteakaz eta Txinan une txarrean dagoan prentsa tradizionalak baino oihartzun handiagoa daukie, azaldu dau spamrtphone-ak egiten dituan Meizu enpresako marketing arduradunak. Bere produktu barrienetako bat aurkezteko ekitaldira dozenaka wang hong konbidau zituan Meizuk, zuzeneko emonaldiak egiteko. Entzungelako lehenengo ilarak eurentzat izan ziran. Publizidadearen eta marketingaren industria aldatu egin da eta KOL -Key Opinion Leader inglesez- honeek giltzarria da publikoagana heltzeko, azpimarratu dau anonimotasuna gordetea nahiago dauen behargin horrek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!