'Munduko Jaiotzak' erakusketea edegi dabe Bilboko Eleiz Museoan
2017-11-29 10:26 KultureaUrtarrilaren 7ra arte 132 maketa egongo dira ikusgai.
Neurri, material, jantzi eta erropa tipikoak, urruneko herritxuetako abereak, sormen handiko diseinuak ohiko materialakaz edo forma minimalistakaz… Munduko Jaiotzak erakusketan edozer topau daiteke.
Paisaje-moltso ikusgarrien bitartez jaiotzea transmitidutea ez eze, jaiotzearen beraren bitartez hainbat mundutatik, artistetako bakotxaren esperientzia eta bizipenetik, begietsitako agerraldiaren apaltasuna agertzera emotea da helburua.
Aurreko ekitaldietan egin eben legez, Egile-jaiotzak izeneko saila izango da aurten be, gaur egun jaiotzak egiteko ohitura honi eusten deutsien artisauei lekua eskainiz.
Francisca Truyol Fàbregas izango da aurtengo konbidadua; bokazinoz artisaua da mallorcarra eta kontu handiz egokitutako eta koloreztautako toskazko piezen bitartez, konposizino soil eta erakargarriak egiten ditu. Holan, irudien zehaztasunakaz, pasarte bakotxari begiratzera garoaz honeetako batzuetan gaur egungo bizitzearen zertzeladak agertzen diralarik. Beste kasu batzuetan, jaiotzak siurell (Mallorcan tipikoak diran buztinezko piezak, txilibitua itsatsita dabenak) bihurtzen ditu.
Aurten, ganera, Artea eta jaiotzak saila estreinauko da eta bertan Gabonetako pasarte honeek islatutako artelanen erakusketa txikia ikusi ahal izango da.
Jaiotzen erakusketea ikusteko, sarrera dobakoa izango da. Bilboko Eleiz Museoa martitzenetik domekara egoten da zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!