Zuzeneko diskoa eta dokumentala plazaratu ditu En Tol Sarmientok

Bizkaie! 2017-11-29 08:14   Musikea

Abuztuan Gasteizen jo eben kontzertu bateko grabazinoa da AmETSetan.

En Tol Sarmientoko kideak, lan barria aurkezten (argazkia: ETS) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hamabi urte bete dituan ezkero, atzera begiratu dau En Tol Sarmiento talde arabarrak, izan be, euren ibilbidearen laburpentzat hartu leitekean diskoa plazaratu dabe, AmeETSetan. Ganera, euren historia batu dabe dokumental batera, atzera begiratu eta gogoetea egiteko momentua dalakoan, Gasteizen egindako aurkezpenean. 

En Tol Sarmientori omenaldia egin nahi izan deutsie taldekideek, baina ikuspegi zintzoa erabili dabela azpimarratuz, izan be, euren ibilbideko alde onak eta txarrak batu ditue. Dokumentala ordubete ingurukoa da. Zuzeneko diskoa, ostera, abuztuaren 6an, Gasteizko Foruen Plazan egindako emonaldiaren grabazinoa da, Arabako uriburuko jaietan jotako kontzertua, hain zuzen be.

Taldearen ibilbidea ondoen zehazten dauen diskoa dala dinoe El Tol Sarmientokoek. Ohiko moduan, ska doinuak dira nagusi, hori dalako arabarren bereizgarrietako bat. Dana dala, AmETSetan diskoa mugarria izango da euren ibilbidean, ostean aro barri bati ekiteko asmoa daukie eta. Orain arteko estiloa izango dabe oinarrian, baina gauza barriak probauko ditue, erosotasuna oinarri hartuta.

Aurreko diskoetan egindako moduan, Baga Biga diskoetxeagaz plazaratu dau disko barria En Tol Sarmientok. Durangoko Azokan salgai egongo dala aurreratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu