2017/11/28 19:00

Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan | Berbaldiak

'Prentsa eta gerra'. Hizlariak: Josu Chueca, Koldo San Sebastian. Aurkezlea: Mikel Aizpuru

19:00

Prentsa eta Gerra izenburupean Euskadiko Artxibo Historikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jardunaldiak atondu ditue. Koldo San Sebastian kazetari eta historialariak eta Josu Chueca Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) irakasleak berbaldi bana eskainiko dabe (arratsaldeko 19:00etatik aurrera); Del frente a los frentes. Prensa en guerra, 1936-1937’ izango da Chuecaren berbaldiaren izena, eta Euzkadi y la prensa nacionalista en la Guerra y el primer exilio izango da San Sebastianek eskainiko dauen berbaldia. Helburua da Gerra Zibila hasi baino lehenagoko hedabideen testuingurua azaltzea, batez be, Euzkadi eta El Liberal egunkarien kasua aztertuz. Bilbo menpean geratu eta gero, Frankismoak errotik erauzi eban prentsa libreak gurean izandako loraldia. Ordutik 80 urte igaro diranean, ezinbestekoa da zuhaitz sendo harek emondako fruituak gogora ekartea. Abertzaletasuna, ezkerra eta errepublikanismoa gurean zabaldu ziran, besteak beste,, prentsa herrikoi eta dinamikoaren garapenari esker, azaldu dabe antolatzaileek.

Kontuak kontu, erakusketa bat be ikusgai izango da Artxiboan, hedabideen bilakaereagaz zerikusia daben zenbait dokumentu eta bestelakoak ikusgai izango diralarik.  

Sabino Arana Fundazinoak ekimen honen antolakuntzan kolaborau du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu