Birea amaitzeko, bideoklipa plazaratu dau Itziarren Semeak-ek

Bizkaie! 2017-11-21 08:41   Musikea

Martian aurkeztu eben EH Republik diskoa, eta kontzerturik kontzertu ibili dira harrezkero.

Hamarkada bateko ibilbidea bete dau dagoeneko Itziarren Semeak talde bizkaitarrak. Martian euren bosgarren diskoa, EH Republik (Baga-Biga), diskoa aurkeztu eben, hasikerako ska doinuen eta freskotasunaren bila. Mungian hasitako birea amaituko dabe laster, hurrengo proiektuetan lanean hasteko.

EH Republik birearen azken hiru kontzertuak honeek izango dira: Zemendiaren 24an, Bilborocken, Banden Lehiako emonaldiaren barruan. Abenduaren 2an, Ugaon, hango Herriko Tabernearen urteurren jaian. Eta, amaitzeko, hil horren 8an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean.

2017. urtea eta birea agurtzeko modu aproposa topau dau taldeak, bideoklip barria plazaratuta: Atera beste bat abestia dauka oinarrian bideo horrek eta Itziarren Semeak-ekoek adierazo dabenez, hor ikusten da birako kontzertuetan ze ondo pasau daben taldekideek. Une gogoangarri asko pilotu jakez hileotan.

Atera beste bat bideoklipak jaia eta konpromisoa aldarrikatzen dituala dinoe. Rocka eta lagunarte matxinoa, rocka eta algarea, rocka eta alaitasuna, rocka eta jaia, zehaztu dabe.

Ikusi bideoklipa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu