Indonesiara joan da Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari nagusia

Bizkaie! 2017-11-08 07:31   Kulturea

Publikoaren saria be eskuratu dau The Resonanz Children's Choir taldeak.

Avip Priatna saria hartzen, atzean Resonanz-eko neska-mutilak dagozala (argazkia: Tolosako Abesbatza Lehiaketea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Antolatzaileen esanetan, oso arrakastatsua eta pozgarria izan da Tolosako Abesbatzen Nazinoarteko Lehiaketearen 49. edizinoa eta, beraz, indartsu dagoz datorren urtean mende erdia ospatzeko. Aurtengo ekitaldian, Indonesiako The Resonanz Children's Choir umeen korua nabarmendu da, sari nagusia, publikoarena eta umeen atalekoa irabazi ditu eta. Avip Priatna da bertako zuzendaria, hain zuzen be, igazko edizinoan be saritutakoa, Batavia abesbatzearen buru etorri zanean.

Umeen abesbatzen atalean, Resonanz ez eze, Saint Angela Choir (hau be Indonesiakoa) eta The Girl's Choir of the Old Town Music House (Estonia) saritu ditu epaimahaiak. Ganbera abesbatzetan, polifoniaren atalean, Europa ekialdeko herrialdeak nagusi: Komorni Zbor KGBL (Eslovenia), Mixed Choir Maska (Letonia) eta Female Choir Chamber Carnice (Eslovenia). Ganbera abesbatzen folklore atalean, honeek izan dira irabazleak: Mixed Choir Maska (Letonia), Kvindelige Studenters Sanforening (Norvegia)/Komorni Zbor KGBL (Eslovenia), eta Female Chamber Choir Carnice (Eslovenia)/Cámara XXI (Argentina).

Euskerazko abesti baten interpretazino onenaren saria Esloveniako Female Chamber Choir taldeak irabazi dau. Dana dala, garaikur garrantzitsuenak Indonesiara joan dira aurten, Resonanz-eko gazteek egindako lanari esker: 49. edizinoko Sari Nagusia eta Publikoaren Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu