Ia 114.000 bizkaitarrek doban bisitau dabe Guggenheim urrian

Bizkaie! 2017-11-08 08:17   Kulturea

Museoaren 20. urteurrena ospatzeko, gonbidapen bana bialdu jaken herritarrei.

Bizkaitarrei bialdu deutsien sarrerea | Ikusi handiago | Argazki originala

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak urrian Guggenheim doban bisitetako kanpainearen balantzea egin dau, ekimenaren bultzatzailea erakunde hori dan ezkero. Pozik agertu da Rementeria, eurek bialdutako gonbidapen txartelak erabiliz 113.966 bizkaitar joan diralako museora; hori, urriko bisitarien erdia inguru da, eta urte normal oso baten joaten diran bizkaitarren kopurua baino gehiago.

Aurtengo urrian, 265.840 bisitari joan dira Guggenheim Museora eta, zehatz mehatz, horreen arteko % 43 izan dira gonbidapenagaz joandako bizkaitarrak. Halandabe, kontuan izan behar da, kanpainea urrirako bakarrik zan arren, azkenean zemendiaren 5era arte luzatu ebela.

Guggenheim Museoaren 20. urteurrenaren harira, bizkaitar guztiek museoa eurena be badala sentidu daien antolatu dau kanpainea Foru Aldundiak. 18 urte edo gehiagoko eta Bizkaian erroldautako persona guztiek etxean jaso dabe gonbidapen bana, eta gonbidapena daukan heldu bategaz sartu dira umeak. Ganera, uriburutik kanpoko herritarrei bisitaldia errazteko, Bilbora joan-etorria Bizkaibusen doban egiteko be balio izan dau txartelak.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu