Irudika, euskal irudigileen topaketea hartuko dau Gasteizek
2017-11-07 08:09 KultureaHilaren 10ean eta 11n da hitzordua.
Euskal Irudigileak alkarte profesionalak Irudika, Euskadiko I. Ilustrazino Topaketa Profesionala aurkeztu dau. Ekitaldia zemendiaren 10ean eta 11n egingo da, eta bertoko irudigintzearen sektorea eta industria nazinoartean ikusgai jarteko erakusleiho aparta izango dala dinoe antolatzaileek. Eusko Jaurlaritzeak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Artium Museoak lagundu deutsie Euskal Irudigileak-i topaketea eratzen.
Topaketak aurkezteko Gasteizen egindako ekitaldian, besteak beste, Euskal Irudigileak alkarteko Elisabeth Pérez, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Joxean Muñoz, Arabako Foru Aldundiko Kultura diputadu Igone Martínez de Luna eta Gasteizko zinegotzi Nerea Melgosa egon dira. Erakundeetako ordezkariek ekimenaren garrantzia nabarmendu dabe, Gasteiz marrazkigintzearen erreferentzia izango dalako Irudikari esker.
Irudikak nazinoarteko azokea izateko bokazinoa dauela adierazo dabe aurkezpenean. Helburua da profesionalei etenbako prestakuntza espezializadua eskaintzea bertoko zein atzerriko adituen berbaldien eta tailerren bidez. Edizinoaren, irudigintzearen, komikiaren eta animazinoaren munduan erreferentzia diran persona ezagunak alkartuko dira topagunearen egun bietan, eztabaida eta gogoetarako asmoz.
Egitarauan agiri danez, topaketeak lau ardatz nagusi izango ditu: Eztabaidak eta mahai-inguruak; tailerrak; hitzordu eta alkarrizketa profesionalak; eta lehiaketak eta egoitza artistikoa.
Irudikaren egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!