2017/10/27 - 2018/01/05

Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan | Erakusketak

‘Hiriko begiradea: Bilbo’. Germán Elorza

.

Bizkaiko 1932-1974 urte bitarteko argazki-kronika luzeenetarikoa osotzen dauen erakusketea.

Germán Elorza argazkilaria (Vitoria-Gasteiz, 1910; Bilbo, 1983) 1932an hasi zan argazkilari lanetan, Bilboko argazki kazetari ezaguna zan Manuel Torcida Lux-en eskutik. Bere ibilbide profesionala Prensa Española eta Madrilgo Prensa Gráfica hedabideetan hasi eban, korrespontsal grafiko lanetan. Gerra Zibilak iraun eban bitartean be lanean ibili zan, Bilbon hainbat tokiko hedabiderentzat, eta 1937an Hierro egunkarian hasi zan lanean, 1974era arte. Urte haretan amaitu zan haren ibilbide profesionala, lan-istripu baten ondorioz.


Erakusketearen inguruko informazinoa:


Astelehenetik barikura 9:00etatik 18:30era.

Sarrerea dobakoa da. 

Erakusketea Euskadiko Artxibo Historikoan dago (María Díaz Haroko Kalea, 3, Bilbo).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu