Alberto Ladron Aranak 'Jainkoen zigorra' elebarria plazaratu dau
2017-10-27 09:45 KultureaMisteriozko nobela baltza aurkeztu dau Iruñeko idazleak Elkar argitaletxeagaz.
Irakaskuntza eta psikologia ikasketak eginak ditu Alberto Ladronek. Orain dala 20 bat urte hasi zan idazten, bere lehenengo nobelak, Itzalaren baitan izenburukoak, aldiz, 2001ean ikusi eban argia eta honegaz Irun Hiria saria eskuratu eban.
Batez be misterioaren alorra landu dau Iruñeko idazleak urte honeetan guztietan eta orain Jainkoaren zigorra elebarria dakar besapean. Leire Asiain inspektorea da istorio honetan protagonista, krisi personal larrian dagoala harrapatzen dau hilketa baten ikerketan, iraganeko mamuen erasopean eta aurrerantzean nondik nora jo ez dakiala. Bidegurutze horren erdian, baina, bereak eta bost egingo ditu, bai heriotza misteriotsuak argitzeko, bai bere bizitzearen lemeari sendo eusteko be.
Olivier eta Peio Idiart, anaia baxenabartarren hilotzak agertu dira Mendaurko mendi-tontorrean, erritu azteka bati jarraituz sakrifikauta, itxuraz. Foruzaingoak hartuko dau kasuaren ardurea, jendarmeriagaz batera alkarlanean, eta ikerketan aurrera egin ahala jaubetuko dira, hilketearen zehetasun ankerren azpian, buru hotza eta gaitasun eta indar handia dituan bateren bat dabilela, bere helburuak lortu nahian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!