2017/10/20 - 2017/11/12

Bilboko Arte Eder Museoan | Erakusketak

'Alicia Koplowitz - Grupo Omega Capital Bilduma'

.

Erakusketeak bisitarien artean izan dauen interesagaitik (100.000 baino gehiago gaur arte), eta, beste behin be Alicia Koplowitzen eskuzabaltasunari esker, Grupo Omega Capitaleko presidente legez, Alicia Koplowitz - Grupo Omega Capital Bilduma erakusketea ikusteko aukerea zemendiaren 12ra (igandea) arte luzatzea erabagi da.

 Europako bilduma pribatu garrantzitsuenetako bat ezagutzeko aukera parebakoa da PETRONORek babestutako erakusketa hau, kontuan hartuta Bilboko Arte Eder Museoan aurkeztu arte ez zala Espainian ezagutzen bildumearen neurria eta balioa.

Bestalde, artearen historiaren ikuspegi berezia eskaintzen deutse erakusketeak bisitariei: edertasunaren ideala bilatzen dau, antxinaroko kanon klasikotik gaur egunera artekoa.


'Alicia Koplowitz - Grupo Omega Capital Bilduma'

Egunero zabalik, 10:00etatik 20:00etara.

Sarrera orokorra, 9 €.

Sarrera murriztua, 7 €, egunero 18:00etatik 20:00etara, eta martitzenetan egun osoan (museoko ganerako aretoak zarratuta egoten dira).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu