Arriolako XII. Film Laburren Lehiaketea martxan da
2017-10-18 09:39 Zinemea24 Ordu Digitalean zemendiaren 3an eta 4an egingo dabe Elorrion.
Oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorio bat asmau, grabau, editau eta esportau beharko dabe bertan parte hartzen dabenek. Jaialdi honen helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria zabaltzea da. Horretarako lan-taldeak sortu eta teknologia barriak erabili beharko ditue. Antolatzaileek dinoenez, sormenak, originaltasunak, idea trebetasunak eta istorioen osoketeak emoitza liluragarria eskaintzen dabe beti.
Oinarrien arabera, film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar dira, honeek danak antolatzaileek proponiduko ditue lehiaketea hasten dan momentuan. 24 orduan, beraz, talde bakotxak bere burua nahi dauen moduan antolatu beharko dau produktua amaitu eta entregetako beharrezkoak diran eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko.
Aurtengo 24 Ordu Digitalean lehiaketeak hamabigarren edizinoa dau eta Euskal Herri osotik etorritako taldeek parte hartuko dabe, Durangaldetik batez be.
Gaia zemendiaren 3an, arrastiko 17:00etan, emongo dabe Arriola Antzokian eta 24 ordu aurrerago, filmak Elorrioko areto horretan bertan aurkeztu beharko ditue talde parte-hartzaileek. Lanak formatu digitalean egon beharko dira eta hurrengo egunean, zemendiaren 4an, gaueko 22:00etan proiektauko ditue. Ondoren, sari banaketea egingo dabe.
Lehiaketan izena emoteko eta informazino gehiagorako: 24ordu@arriolaka.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!