Euskal ikus-entzunezkoak Cannesko azokan aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2017-10-16 08:10   Zinemea

Sektoreko hitzordu garrantzitsuenetakoa da MIPCOM eta han izango da Eiken klusterra.

Argazkia: Etxepare Institutua | Ikusi handiago | Argazki originala

Urriaren 16tik 19ra egingo dabe Frantziako Cannes urian MIPCOM, ikus-entzunezkoen eta entretenimendu digitalaren azokea. Nazinoarteko produktore, banatzaile eta erosle ugari bertan izango dira eta euskal enpresek be ez dabe huts egingo. Etxepare Institutuaren laguntzinoagaz, Eiken Basque Audiovisual and Digital Content klusterra izango da euskal produktuen ordezkaria.

Klusterraren babespean, hainbat euskal enpresa izango dira Cannesen: Bainet, Baleuko, Basque Stream, Dibulitoon, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Project, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory. Danek erabiliko dabe Basque Audiovisual markea. 

Euskal enpresek, besteak beste, dokumentalak, formatu barriak eta produktu multimediak eroango ditue euren katalogoan. Nazinoarteko hartu-emonak indartu eta sektorearen joera barriak ezagutzeko aukerea izango dabe MIPCOMen.

Etxeparek azaldu dauenez, euskal produktuak saldu eta nazinoartekotzeaz gan, beste herrialde batzuetako profesionalakaz bat egiteko aukerea izango dabe. Aurten Latinoamerikan jarriko dau arretea MIPCOMek eta, horregaitik, Eikeneko kideak Argentinako ordezkariakaz batzartuko dira, 2018ko misino komertzialari begira alkarren arteko hartu-emonak estutzeko asmoz.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu