Jazz fusinoa Kike Moraren azken diskoan
2017-10-11 10:30 MusikeaBarakaldoko musikariak sei urteko lanaren emoitzea dakar.
Kike Morak 20 urte daroaz musikearen munduan lanean. Musikagilea eta produktorea be bada. Korrontzi taldeagaz eta Kepa Junkeragaz joten ibili izan da, besteak beste. Bere lehen bakarkako diskoa, Jazz Project, 2011n grabau eban. Orain, barriz, Berez Datorrena-gaz dator, lan hau sei urteko ibilbide baten emoitzea da, egileak jazz-fusion-aren alorrean sortu dauen bildumea; besteak beste, musika hindua, jazza, flamenkoa eta rock estiloak nahastau ditu.
Morak dauen estudioan bertan grabau dabe disko barria, Cesar Ibarretxe teknikariaren aholkuei jarraituz eta Euskal Herriko eta kanpoko jazzaren esparruko kolaboratzaile askoren ekarpenakaz. Horreen artean dagoz: Mikel Romero, Ander Hurtado de Saratxo, Yago Santos, Ibon Jordan, Jagoba Ormaetxea, Naldo Gomes, Kike Gutman, Fredi Pelaez, Josu Erviti, Juan Ortiz, Abraham de Román, Mikel Nuñez Lauzirika, Enrique El Vaca, Tala, Alain Sancho, José Gallardo, Musta Agharban eta Jacomina Kistemaker.
Disko honetako abesti guztiak Morak sortu ditu eta baxu elektrikoa eta Fretless baxua joteaz gan, programazinoen arduraduna be izan da.
Bihar, eguena, arrastiko 21:00etan diskoaren zuzeneko aurkezpena egingo dau Bilboko Kafe Antzokian; bertan, lan barrian parte hartu daben musikari asko izango dira oholtza ganean. Kontzertuko sarrereagaz diskoa oparituko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!