Joan Mari Irigoien omendu dabe Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Bizkaie! 2017-10-09 10:11   Musikea

Antzinako Zuhaitza disko-liburuan idazlearen poemak musikatu ditue.

'Antzinako zuhaitza' disko-liburuaren aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain dala 30 urte emon zituan bere lehenengo pausuak pailazo taldeak eta urteurrena ospatzeko zeozer berezia egin nahi izan dabe. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-entzat zeozer berezi hori Joan Mari Irigoienegaz orain eskuartean dogun disko-liburu hau plazaratzea izan da, izan be, idazle donostiarrak liburu asko idatzi ditu bere ibilbide literarioan zehar eta horreen artean Metak eta kometak izeneko olerki liburua dago. Lan honetatik hartu ditue poemak.

Joxe Mari Agirretxek, Porrotxek, azaldu dauenez, opari bat egin nahi geuntsan Irigoieni bere olerkiak ahots-abesti bilakatuta.

Xabier Amuriza bertsolariak be parte hartu dau Antzinako zuhaitza lanean testuen errezitalak egiten eta autortu dauenez, Irigoienen testuen ahots izatea niretzako bizitzearen emoitzarik ederrenetakoa izan da.

Xabier Zabala musikariak bere aldetik, poemak abesti bihurtu ditu eta Garate estudioetan grabau dabe diskoa, Kaki Arkarazoren eskutik: Xabik ametsei musikea jarten badeutse guk musika hori gauzatu egin dogu diskoa plazaratu eta Euskal Herriko umeen eskura jarriz.

Liburuko ilustrazinoak, barriz, Jose Luis Zumeta margolariak egin ditu. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek dinoenez, kantetako, ikusteko, oparitzeko, irakurteko… lana sortu dabe eta emoitzeagaz oso pozik agertu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu