Patxuko Nice taldearen lan barria kalean da

Bizkaie! 2017-10-06 09:53   Musikea

Hego haizea, ego querido izenpean, diskoak hainbat estilo eta erritmo nahasten ditu.

Hego haizea, ego querido diskoaren azala | Ikusi handiago | Argazki originala

Sergio Ordoñez Patxuko-k Jon Mari Beasain musikariagaz batera kaleratzen dauen hirugarren lana da, Mauka diskoetxearen eskutik argitaratu dabe. Biak ala biak musikearen munduan ibilbide luzekoak dira. Esne Beltza taldean ibilitakoak, besteak beste, eta orain dala hiru urte Patxuko Nice taldea sortzea erabagi eben. Ernesto Villar, Dafnis Linares eta Eneko Fernandez musikariek osotuten dabe taldea.

Boskoteak orain kaleratu dauen lana, Hego haizea, ego querido, hamaika kantuz osotuta dago eta bertan hainbat musikarik kolaborau dabe, tartean dira Zea Mays taldeko Aiora Renteria edo Glaukoma taldeko Juantxo Arakama.

Lan barrian hainbat estilo eta erritmo nahastau ditue eta baita hizkuntzak be. Uda aurretik, diskoaren lehenengo singlea aurkeztu eben, Hego haizea, eta dagoeneko bigarrena, Todo se fue, be entzungai dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu