EHUk Kalidade Oneko zigilua jasoko dau Edizino Akademikoan
2017-10-03 11:18 KultureaLau bildumaren kalidade zientifikoa sarituko dabe.
EHUko Euskerearen eta Etenbako Prestakuntzearen arloko errektoreorde Jon Zaratek eta Argitalpen Zerbitzuaren zuzendari Teresa Agirreazaldegik edizino akademikoen kalidade zigilua jasoko dabe datorren eguenean. Zigilu horrek lanen argitaratze eta zientziaren kalidadea saritzen ditu. Lehenengo deialdian ebaluazinoa gainditu daben EHUko lau bildumak honeek dira: Veleiako eranskinak, Documentos de Arqueologia Medieval, Historia Garaikidea eta Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia.
Lan horreek bete ditue zigiluak eskatutako kalidade oneko baldintzak, hau da, informazino-kalidadea, argitaletxe-politikea, argitaratzeko prozesuak eta ospea. Bildumek aitamena eta, beraz, zientzia eta argitaratze kalidadearen autorpena, hiru urtez gordeko dabe.
Europako ekimen aitzindari horrek Unibersidadeko argitaletxeen Espainiako alkarteak (UNE) bultzatzen dau eta Kalidadearen ebaluazinorako Erakunde Nazionalak (ANECA) eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazinoak (FECYT) bermatzen dabe.
Unibersidadeko argitalpenen praktika onak saritzea da zigiluaren helburua eta honegaz batera, ikur bereizgarria bihurtzea da, ikerketea baloretan daben agentziek eta komunidade akademikoak eta zientifikoak erraz ezagutzeko. Era berean, edizino akademikoan kalidadea bultzatu nahi da.
Danetara, unibersidadeko eta zientzia-erakundeetako 29 bildumak (publikoak eta pribaduak) eskuratu dabe zigilua, tartean EHUko lau horreek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!