Eskola Jazarpenaren Aurkako Ipuinen Lehiaketea martxan jarri dabe Bilbon

Bizkaie! 2017-10-02 12:38   Kulturea

Gazteek gizarteko arazo honetaz kontzientzia hartzea da ekimenaren helburua.

Fair Saturday ekimenak, Bilboko Udalaren laguntzinoagaz batera, Eskola Jazarpenaren Aurkako Ipuinak Lehiaketearen lehen edizinoa aurkeztu dau. Bizkaiko ume eta gazteei zuzenduta dago eta eskola jazarpenaren arazoan jarriko dau arretea. Holan, egoera larri horren ganeko gogoetea egin eta kontzientzia hartu nahi da eta, bide batez, ondorioak geldiarazoteko behar dan gizarte-hezkuntzearen poterearen eta garrantziaren ganeko gogoetea sortu.

Deialdia zemendiaren 25era arte egongo da zabalik eta 8 eta 23 urte bitarteko ikasleentzat da. Parte-hartzaileek orri zuri bat erabili beharko dabe jazarpena salatzeko. Lan horreek euskeraz, ingelesez edo gaztelaniaz idatzi daitekez eta ikastetxeetan aurkeztu beharko dira, euren zentroak ekimenean parte hartzen badau. Bestela, helbide honetara bialdu leikiez: cuentos@fairsaturday.org.

Kontuak kontu, 100 euroko 15 sari banatu eta lanak gizartearen arloko proiektuetan erabiliko ditue. Sarituek eta ordezkatutako ikastetxeek aukeratuko ditue proiektuok.

Lehiaketa hau Bilbon sortutako Fair Saturday mobimentu kultural globalaren bokazino didaktikoa ardatz hartuta dator,, kulturearen bitartez etorkizun hobea eregiteko asmogaz. Ekimen honen emoitzea Eskola Jazarpenaren Aurkako Ipuinak izeneko liburuan jasoko da, bertan argitaratuko diralako epaimahaiak aukeratutako kontakizunak. Liburuaren salmenteagaz irabazten dana be gizartearen arloko proiektuetan erabiliko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu