Kukai taldeari Espainiako Jantza Sari Nazionala emon deutsie

Bizkaie! 2017-10-02 09:37   Kulturea

Folklorea eta erritu tradizionalak modu bikainean jorratzen ditu konpainia gipuzkoarrak, epaimahaiaren ustez.

'Oskara' ikuskizuna (argazkia: Kukai) | Ikusi handiago | Argazki originala

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak urtero emoten dauen Sari Nazionala irabazi dau Kukai jantza taldeak, sorkuntzearen atalean. Horri esker, 30.000 euro jasoko ditu. Epaimahaiaren ustez, Kukaik modu bikainean jorratzen ditu bere inguruko folklorea, erritu tradizionalak eta mitoak, baina lengoaia unibersal bihurtzen ditu estilo garaikideari esker. Oskara ikuskizuna Kukairen lanaren adibidetzat ipini dau epaimahaiak, izan be, sorkuntzearen poetikotasuna eta kalidadea agirian geratzen dira hor.

Kukai jantza konpainia 2001ean sortu zan Errenterian, Jon Maya jantzariak bultzatuta. Euskal jantzak eta tradizinoa dira euren koreografien oinarria, baina beste estilo eta adierazpide artistiko batzukaz buztartzen ahalegintzen dira, ikuskizun garaikide eta barritzaileak sortzeko.

Azkenaldion, lan oparo horri esker, errekonozimendu ugari jasoten dabil Kukai. Bagilean, ate eszenikoen alorreko hiru Max Sari irabazi zituan, zazpi izendapen lortu eta gero. Orain, Espainiako Gobernuaren Sari Nazionala emongo deutsie. 2017ko edizinoan, konpainia gipuzkoarragaz batera, Manuel Liñán bailaorea be sarituko dabe, interpretazinoaren atalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu