Gautegiz Arteaga graffiti arte erakusketarako herri ibilbideko koadro bizi bihurtu da
2017-09-21 10:24 KultureaAstegoienean, irailaren 23 eta 24an, Gautegiz Arteaga koadro bizia izango da.
Ibilaldi of Styles ekimen berezian parte hartuko daben 26 kale artistek Urdaibaiko ikuspegiak agertuko ditue graffitien bitartez. Graffiti arte erakusketarako herri ibilbidea izango da, herria ezagutzeko konbita eginez zuzen-zuzenean kale arteaz gozetako. Gautegiz Arteagako Udalak eta herriko artistea dan Mikel Aldekogaraik martxan jarritako ekimenak graffiti artearen sormen artistikoa sustatzearen alde eginez herriko guneak erakusten ditu.
Ekimen honek Gautegiz Arteagarako garrantzitsuak diran osogaiak ditu: Alde batetik, herriko artista baten eskutik jatorku, arte graffitian eskarmentu handikoa. Graffiti-a herritar gazteen artean interes handia sortzen dauen arte plastikoen teknikea da. Bestalde, bisitariak erakarteko baliokoa da, Land-Art-eko lanak ikusteko herrian bertan geratzeko aukerea eskainiz. Lanok herriari balio kulturala eta turistikoa gehitzen deutse azaldu dau Juan Felix Naberanek, Gautegiz Arteagako Alkateak.
Zapatuan, 23an, eta domekan, irailaren 24an, 11:00etatik 20:00etara, 26 kale artistek Gautegiz Arteagako kaleetan zehar agertuko dabe euren artea. Herriko kale artistea dan Mikel Aldekogaraia izan da ekimenaren sustatzalea. Berak antolatu eban Euskal Herriko Graffiti lehiaketea be, eta honen idea hartuta antolatu dau ekimen hau, baina lehiaketea egin barik.
Hogeita sei kale artista gehienak bizkaitarrak dira, baina Malaga edo Jaen lako herrietatik etorritakoak be badagoz; ondokoa dira artistak: As11, Aspe, Azuri, Belar, Decima, Eik, Goal, Habese, Juan Sen, Keie Kero, Kzn, L.A, Mai, Mawa, Oner, Puzle, Roke, Rope, Say, Siakone Somke Signalas Studio, Sock, Uka, Wesh eta Zermounoz.
Antolakuntzeak herri osoan zehar atondu dau ibilbidea eta artistek euskarri desbardinetan marraztu beharko dabe euren Urdaibaiko ikuspegia, horixe dalako asteburu honetan sortuko diran lanen gai nagusia eta estiloak artistek aukeratuko ditue (errealistak, abstraktoak...).
Artistek Urdaibai irudikatu beharko dabe propnidutako euskarri desbardinetan: 10 horma, box bi edo egurrezko kutxak (2x2), 2 kutxa erdiak, panelak eta cellograff teknika barriko proposamenak; azken honetan, celofan eta graffiti-a nahastau egiten dira, zutabe bien artean material honegaz sortutako paneletan margoztuz.
Ibilbideak Gautegiz Arteagako txoko enblematikoak zeharkatzen ditu, besteak beste, Arteagako Gaztelua edota Urdaibai Bird Center.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!