Lauaxeta Olerki Lehiaketako deialdia zabalik

Bizkaie! 2017-09-26 09:31   Kulturea

Zemendiaren 14ra arteko epea dago lanak aurkezteko.

Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) euskal idazlea gogoratzeko eta euskerazko olerkigintzea bultzatzeko asmoz antolatzen dau Mungiako Udalak urtero sariketa hau, nahi daben idazle eta zale guztiei zabalik. Zenbaki biribilen edizinoa da aurtengoa, batetik 10. aldia izango dalako eta, bestetik, Lauaxeta fusilau ebeneko 80. urteurrena bete dalako oraintsu.

Mungiako Udalak azaldu dauenez, lehiaketara aurkezten diran olerki sorten gaia Azken oyua izango da, Lauaxetaren beraren azken uneetako idazlana gogoan. Gaiari heltzeko modua librea izango da, bai edukiz eta baita formaz be. Ehun eta 200 bertso-lerroko lanak aurkeztu ahal izango dirala zehaztu dabe antolatzaileek, euskeraz, eta aurretik argitaratu eta saritu bakoak. Mungiako HAZen entregau behar dira testuak (udaletxean dauka bulegoa erakunde horrek), zemendiaren 14a baino lehen.

Epaimahaian euskal literaturako autore ezagunak egongo dira. Abenduaren 3an, Euskerearen Egunaren harira Mungian antolatzen dan ekitaldi berezian emongo deutsiez sariak irabazleei: Lehenengo saria 800 eurokoa da eta bigarrena, 500 eurokoa.

Ikusi oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu