Bi mila urtean batutako euskerearen ganeko dokumentuak jaso ditue
2017-09-22 09:49 KultureaAleak Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean egongo dira ikusgai abenduaren 31ra arte.
Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea izeneko erakusketan, euskereak Nafarroaren historian izan dauen agerpena dokumentuen bidez jaso dabe, Antxinako Erromatik XIX. mendera arte.
Danetara 36 ale aukeratu ditue, kontu handiz, lekuko moduan daben balio handiagaitik. Dokumentuak sei bloketan batuta dagoz, gaika, eta hizkuntzearen ganeko testigu historikoen bilakaerea berari erantzuten deutsie.
Erakusketea Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak antolatu dau eta Euskarabidearen laguntzinoa izan dau. Honek ikus-entzunezko edukiak egin ditu, dokumentuak erakusketea amaitu eta gero be gordeten dirala bermatzeko helburuagaz. Holan, Nafarroako kultura-ondarea zabaltzeko ahalegina nabarmendu nahi dabe.
Kontuak kontu, 36 dokumentuok abenduaren 31ra arte egongo dira ikusgai, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. 2018ko urtarriletik aurrera, barriz, Nafarroako herri nagusietara eta historian zehar hizkuntzea presente egonda dan tokietara eroango ditue.
Erakusketearen ganeko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!