'Erromeria' koadroa antzeztuko dabe zapatuan Orozkon

Bizkaie! 2017-09-20 15:49   Kulturea

Jose Arrue euskal artisteak marraztutako obrea dokumental baten atal bihurtuko dabe.

Laudioko margolariaren koadroak erakusten dauen erromerian legez, zapatu honetan 200 persona baino gehiago Orozkoko San Miguel baseleizearen ondoko landa baten batuko dira. Euren asmoa 1921ean euskal artisteak sortutako obran erakusten dan jaia antzeztea izango da. Sasoi haretan egin eben moduan, inguruko bizilagunak izango dira irudiaren protagonistak.

Orain, irudi estatiko horrek mobimendua izango dau, marraztu ordez grabau egingo dabelako, dokumental baten atal bihurtzeko. Zerumugan proiektuaren barruan egingo dabe filmaketea Orozkon, eta Anton Lazkanok gidatuko dau Felix Mugurutza eta Maite Romeroren lankidetzeagaz. Produkzinoaren diseinuaz Orozko Batasuna Taldea arduratu da. Zapatukoa Arrueren koadroaren interpretazino modernoa izango dala dinoe antolatzaileek, bere barruan hainbat istorio sortuko diralako.

Hiru egunez luzatuko da filmaketea, izan be, dokumentalerako propio sortutako argumentu bat sartuko dabe irudiakaz batera. Hamabi kapituluz osotuta dago ikus-entzunezko lana eta Erromeria margolana horreetako atal bat da, jente gehien behar dauena.

Dokumentala gizarte tradizionalen ganeko ikuspegi abangoardistea emoteko erabiliko da. Aitatu dabenez, ez da ohiko dokumental bat izango, informazino eta datu askogaz. Honetan ikustekoari emongo deutsie lehentasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu