Guillermo del Torok eroan dau Urrezko Lehoia Veneziako Zinemaldian
2017-09-11 13:47 KultureaEpaimahaiak zinemagile mexikarraren The Shape of Water filmari emon deutso Veneziako 74. Mostraren saria.
Guillermo Del Tororen filmak aurreikuspenak bete zituan atzo Veneziako Mostran, izan be, hautagai nagusienen artean egoan filma eta azkenean berak eroan dau Urrezko Lehoia.
Zuzendari onenaren saria, barriz, Xabir Legrande frantziarrak eskuratu eban Jusqu'a la garde filmagaz. Zinemagilearen lehenengo lan luzea izan da honakoa.
Beste alde batetik, Charlotte Ramplingek eta Kamel el-Bashak irabazi eben aktore onenaren sariak, batak Hannah filman egindako lanagaitik, eta besteak The Insult-en egindakoagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!