Euskal konpainien presentzia sustatu dabe Tarregako Firan

Bizkaie! 2017-09-11 12:48   Kulturea

Ikuskizunak aurkeztu dituen hiru euskal konpainiez gan, Etxepare Euskal InstitutuaArtekale, Euskal Herriko hainbat jaialdi eta azoka edota banatzaileak izan dira Tarregako Firan.

Argazkia: Irekia | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Teatroa ekimenak gure konpainien presentzia bultzatu dau asteburu honetan be Fira Tarregan. KukaiErtza eta Natxo Montero Jantza euskal konpainiak izan dira arte eszenikoen hitzordu garrantzitsu honetan.

Eusko Jaurlaritzeak sustatutako Euskal Teatroak bere aldetik, urtero legez, standa jarri dau. Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria, euskal sortzaileei babesa erakusteko helburuagaz azoka honetan izan da;  Euskal Teatroak arte eszenikoetako Euskal Herriko taldeen lana eta ibilbidea bultzatu nahi izan dau, eta aurten 22 urte bete ditu Kataluniako azoka honetan.

Eusko Jaurlaritzearen eta antolatzaileen arteko lankidetzeari esker, 47 euskal konpainia izan dira urte honeetan zehar Tarregan, mueta guztietako ikuskizunakaz: aretokoak, kalekoak, umeentzakoak, helduentzakoak, antzerki ikuskizunak, jantzea, musikea, zirkua, txontxongiloak…

Euskal Herriko ordezkaritzeak jantzea izan dau ardatz edizino honetan; Kukai Jantzak Brodas Bros katalanakaz lankidetzan sortutako Topa ikuskizuna aurkeztu dau azokan. Ertza konpainiak break dance eta hip-hopa buztartzen dauen Meeting point bizitzako labirintoen ganeko lana aurkeztu dau. Azkenik, Natxo Montero Jantzak Barbecho Urbano lana eroan dau.

Ikuskizunak aurkeztu dituen hiru euskal konpainiez gan, Etxepare Euskal Institutua, Artekale, Euskal Herriko hainbat jaialdi eta azoka edota banatzaileak izan dira Tarregako Firan. Euskal Teatroa standean bilerak be izan dira hamabi programatzailegaz eta euskal eszenaren aurkezpena be egin dabe astegoienean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu