GetxoExpress film laburren jaialdia urriaren 20tik 22ra izango da

Bizkaie! 2017-09-11 09:41   Kulturea

Parte hartu nahi dauenak irailaren 11tik urriaren 13ra arte izango dau izena emoteko aukerea hemen.

Bigarren aldiz, Areetako Andres Isasi Musika Eskoleak Getxoko film laburren zinema jaialdia hartuko dau. Joan dan urteko erantzun onaren ostean, arduradunek aurten be antolatzea erabagi dabe, proiekzioen galeak eta sari banaketeak harrera bikaina izan ebela dinoe arduradunek eta horregaitik, herriko kultura eta arte jarduerak osotuteko helburuagaz, jaialdi berezi eta barritzaile bat antolatzen dabiz.

GetxoExpress urriaren 20an hasiko da, 18:00etan, Alkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta), parte-hartzaile guztiei filmaren gaia azalduko deutsie. Momentu horretatik aurrera, 25 taldeek 42 ordu izango ditue film labur bat asmau, grabau eta produziduteko. Proiektuak Alkartegian bertan aurkeztuko ditue, 22an, domekan, 11:00etatik 12:00etara.

Film labur onenak 1.000 euroko saria jasoko dau eta bigarrenak 800 eurokoa. Horrezaz gan, publikoak aukeratutako proiektuak 300 euro jasoko ditu.

Sari banaketa ekitaldia Andres Isasi Musika Eskolan egingo da, parte hartzen daben film laburren proiekzinoa amaitu eta berehala. Azken egunean izango da, sari banaketea, 18:00etan.

Izena emoteko epea irailaren 11tik urriaren 13ra arte egongo da zabalik. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu