VIII. Musika Garaikidearen Zirkuitua irailaren 28an hasiko da

Bizkaie! 2017-09-07 09:03   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Silboberri Txistu Alkartea entzuteko aukerea egongo da zemendiaren 4ra arte.

Euskal Herriko Musikagile Alkarteak antolatzen dau urtero zirkuitua, aurten zortzigarren edizinoa da eta hilaren 28tik zemendiaren 4ra arte ospatuko dabe. Musika jardunaldi honi Bilboko Orkestra Sinfonikoak emongo deutso hasierea, Jean-Philippe Wurtzen gidaritzapean, Bilboko Campos Eliseos antzokian.

Silboberri Txistu Elkartea, KEA Ahots Taldea, Kontzertu Akusmatikoa, Iñaki Alberdi, Quatuor Europa, Ciklus Ensemble, Xare Laborategia eta Sigma Project be entzuteko aukerea izango da ekimenean. Musikeneko entzulekua, San Telmo Museoa, Kutxa Kultur Kluba aretoa, Victoria Eugenia Antzokia eta Donostiako udaletxea izango dira emonaldien agertoki nagusiak.

Aitatutako kontzertuez gan, Alberto Posadas maisuak musika garaikideko konposizino ikastaroa eskainiko dau Musikenen, irailaren 25, 26 eta 27an. Iñaki Alberdi akordeoi-joleak musika tresna honen mikrotonalaren ganean berba egingo dau urriaren 21ean Donostiako San Telmo Museoan.

Euskal Herriko Musikagileen Alkarteak gaur egungo sortzaileen obrea zabaltzea dau helburu. Sasoi guztietako euskal musikea sustatzea eta indartzea dauen irabazi asmorik bako erakundea da. Euren helburuak lortzeko, Musikagilekoek mueta askotako jarduerak egiten ditue: kontzertuak, lantegiak, mahai-inguruak…

Musika Garaikidearen Zirkuituaren egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu