Disko barria plazaratu dau Glaukomak

Bizkaie! 2017-09-01 13:34   Musikea

Talde gipuzkoarraren estudioko hirugarren diskoa da Kalima.

Karlos Osinaga produktore dala eta Bonberenea Ekintzak alkartearen zigilupean dator Glaukomaren lan barria, Kalima. Hamalau abesti dakarz, batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskeraz. Ohiko moduan, mundua astintzeko gogoz plazaratu dabe diskoa, doinu bizi eta itsasgarriak berba aldarrikatzaileakaz buztartuz, jantzarako aproposak, baina baita gogoetea biztuteko be.

Rapean, reggaean eta antzeko estiloetan mobiduten da Glaukoma eta orain be nortasun horri eutsi deutso. Dana dala, taldekideek onartu dabe Kalima aurreko lanak baino sakonagoa, lehorragoa eta zuzenagoa dala; heldutasunak eragin dau aldaketa hori, tolosarren ustez.

Gaur egungo gizarteko hainbat arazoren inguruan berba egiten dau Kalima-k: enplegua, interneteko maitasun faltsuak eta abar ikuspegi kritikoa ardatz hartuta aztertu ditue diskoko 13 kantuetan.

Diskoa aurkezteko kontzertu berezia eskainiko dau Glaukomak irailaren 8an, Tolosako Bonberenean. Sarrerak agortu diranez, biharamunean, hilaren 9an, beste kontzertu bat antolatu dabe leku berean. Ganera, diskoko abesti guztiak libre eta doban entzuteko moduan ipini ditue euren ohiko sare sozial eta webguneetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu