2017/09/09 - 2017/09/10

Sopelan | Jaialdiak

Euskal Jaia

.

Zapatuan, 10:00etan hasiko da Nekazal azokea; ohikoa danez, baserritarrek era guztietako fruta eta barazkiak jarriko ditue salgai. Jarraian, 11:30ak eta 14:30ak artean, Sopelako panderojoleek herriko kaleak alaituko ditue. 11:30ean, Sopelako udala Pala Txapelketako Finalak jokatuko dira frontoian. Eta 12:30ean, Eguzkilore eta Meñakoz jantza taldeek euskal jantzen ikuskizun aparta eskainiko dabe. Ostean, 13:30ean gaztai, barazki, lora eta fruta txapelketearen sariak banatuko dira. Eta arratsaldean, 20:00etan, hain zuzen be, Hortzmuga konpainiak Sopelako kaleak animauko ditu Femmes izeneko kale antzerkiagaz. Jarduna agurtzeko, Dantzaz konpainiak, 22:00etan, Txoriak, Mikel Laboaren unibertsoan barneratzeko bidaia izeneko jantza ikuskizuna eskainiko dau udaletxeko berdegunean.

Domekan, irailaren 10ean, goizean zehar, udaletxeko plazan, XII. Margo lehiaketea egingo da, Zirri Marra alkartearen eskutik. 10:00ak eta 11:00ak artean, barriz, Sukalki txapelketako izen-emotea hasiko da. Parte-hartzaileek 13:00ak eta 13:30ak artean aurkeztu beharko ditue euren kazolak eta 14:00etan sari banaketea hasiko da. Baina hori baino lehen, 12:00etan, sopeloztar zein bisitariek bikotekako Bizkaiko Harrizulatze Txapelketa-Finalaz gozetako aukerea izango dabe. Arratsaldean, 17:00etan, sari gehiago banatuko dira, berbarako, margo lehiaketearenak. Eta jarduna agurtzeko, 18:00etan, umeentzako Klaun de klown ikuskizuna hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu