Basque Teamek 81 kirolari emongo deutse bekea 2026an

Bizkaie! 2026-07-15 07:54   Kirola

Fundazinoak 1.027.300 euro banatuko ditu 2026an, kirolari, entrenatzaile eta epaileei emondako diru-laguntzetan

Bestalde, bikaintasun-proiektuak sustatzeko kirol-erankundeei zuzendutako laguntzak 525.000 eurokoak izango dira.

Basque Team Fundazinoaren Patronatua batu ondoren, erabagi da erakundeak bikaintasunezko lehiaketarako emoten dituan diru-laguntzen guztizko zenbatekoa, aurten 1.027.300 eurokoa izango dala, goi mailako 81 kirolariren (38 emakume eta 43 gizon), 20 entrenatzaileren (16 gizon eta 4 emakume) eta 3 epaileren (emakume 1 eta 2 gizon) artean banatzeko. Aurten, guztira, 126 beka-eskaera jaso dira, horreetatik 104 onartu eta 22 ukatu dira.

Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denporaldian lortutako emoitzak baloretako erespide zorrotzak bete behar dira, bai markei jagokenez, bai parte-hartzeari jagokonez, maila absolutuan, nazinoarteko txapelketa eta lehiaketetan: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak.

Bekadunek, laguntza ekonomikoez gan, laguntza biomedikoak, laguntza teknikoak, fisioterapia eta berregokitze zerbitzuak, kirol psikologiako zerbitzua, irudi eta komunikazinoko zerbitzua eta arlo akademikoko eta lan-munduan sartzeko aholkularitzea jasoko ditue. Azken zerbitzu horretan zehatz dabil Fundazioa, ‘Laneratzea’ deituriko proiektuaren bitartez.

Nabarmentzekoa da Basque Teamek gizon eta emakumeen arteko bardintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diran balioak izan deiezan dauen jarrerea. Bekadunei ez jake onartuko emakumeen kontra adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, ez eta, oro har, persona edo kolektibo jakinen aurreko intolerantziarik ez dakarrenik be, beti bere Fundazinoak martxan jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan. Proiektu horrek kirolaren balioak zabaldu eta aplikau nahi ditu, bai enpresetan, bai hezkuntzan.

Basque Teami lotutako kirolarien artean jarraitzen dabe, besteak beste, Maialen Chourrautek (brontzea Londresen 2012an, urrea 2016an Rio de Janeiron eta zidarra Tokion 2021ean eslalom piraguismoan), Lucas Eguibarrek (2015eko Munduko Kopako eta 2021eko Munduko txapelketako irabazlea eta diploma olinpiko biren jaubea), Iñigo Llopisek (Europako eta Munduko txapelduna eta ugerketan domina paralinpikoen jaubea Tokio 2021ean eta Paris 2024an) eta Asier Garciak (diploma Londresen, Tokion eta Parisen eta zidarra Rioko Paralinpiar Jokoetan erruberadun jarlekuko saskibaloian).

Fundazinora batuko dira bekadun barri bezela Adrián García (erruberadun jarlekuko saskibaloia), Olaia Martínez (mahai-tenis egokitua), Eñaut Urkaregi (pistako txirrindularitzea), Malen Monasterio (halterofilia), Jone Alba (bedar-hockeya), Leire Goñi eta Oier Díaz (eslalom piraguismoa), Annette González-Etxabarri (surfa) eta Malen Osa (mendiko eskia).

Teknikariei jagokenez, Iratxe Astigarraga (boccia), Xabier Irazu (pistako txirrindularitzea) eta Yago Hermida(atletismo) batu dira Fundazinora, eta epaileei jagokenez, Uxue Zabala (arrauna).

Ondokoak dira 2026an Basque Teamen bekea jasoko daben kirolariak

  • Adrián García Ingelmo (erruberadun jarlekuko saskibaloia, bekadun barria.
  • Afrika Criado Oliva (skate).
  • Aingeru Garay Fernández (eski alpinoa).
  • Alain Kortabitarte Ramajo (skate).
  • Álvaro Romero Villanueva (snowboard).
  • Amagoia Arrieta Arrieta (boccia).
  • Amaia Erbina Araña (errugbia).
  • Ander Cepas Zapico (mahai-tenis egokitua).
  • Ander Mintegui Rivera (eski alpinoa).
  • Andy Criere Martin (surfa).
  • Anne Erauskin Martínez (eskubaloia).
  • Anne Fernández de Corres (errugbia).
  • Annette González-Etxabarri (surfa), bekadun barria.
  • Anton Legorburu Anso (errugbia).
  • Arrieta Rodríguez Elosegui (eski alpinoa).
  • Asier García Pereiro (gurpildun jarlekuko saskibaloia).
  • Begoña Lazcano Guimerans (sprint piraguismoa).
  • Beñat Garaiar Pikabea (pistako txirrindularitzea).
  • Clara Azurmendi Moreno (bádminton).
  • David Mouriz Dopico (txirrindularitza egokitua).
  • Egoitz Bijueska Fernández (skate).
  • Egoitz García Bañuelos (errugbia).
  • Ekain Jimenez Elizondo (pistako txirrindularitzea)
  • Eñaut Urkaregi Sanz (pistako txirrindularitzea, bekadun barria).
  • Estibaliz Álvarez Urquizu (softball).
  • Fernando Michelena Muguerza (tiro egokitua-aire konprimitua).
  • Gadea Moja Alonso (skate).
  • Garoa Martínez Anasagasti (halterofilia).
  • Higinio Rivero Fernández (sprint piraguismo egokitua).
  • Iker Sastre Sanchez-Vallejo (mahai-tenis egokitua).
  • Imanol Arriortua Zorrilla (txirrindularitza egokitua).
  • Imanol Rojo García (iraupen-eskia).
  • Iñigo Llopis Sanz (igeriketa egokitua).
  • Iñigo Martinez de Albornoz Marques (mendiko eskia).
  • Iñigo Peña Arriola (sprint piraguismoa).
  • Irati Mitxelena Balerdi (atletismo-luzera jauzia).
  • Izaskun Echaniz Rodríguez (arrauna).
  • Janire González-Etxabarri (surfa).
  • John Cristopher Cabang Tolentino (atletismo-hesiak).
  • Jon Andoni Cintado Arteche (taekwondo)
  • Jone Alba Antoñana (belar-hockey, bekadun barria.
  • Jone Magdaleno Albizu (taekwondo).
  • Jose Basterra Ochoa (bedar-hockeya).
  • Jose Mari Mendiola Izquieta (judo).
  • Juan del Campo Hernández (eski alpinoa).
  • Kai Odriozola Frisch (surfa).
  • Keoni Lasa Iturain (surfa).
  • Klara Olazabal Sánchez (eslalom piraguismoa).
  • Lander Gómez Laespada (errugbia).
  • Laura Ugarte Valeta (gurpildun jarlekuko saskibaloia).
  • Leire Goñi de Virgala (eslalom piraguismoa, bekadun barria).
  • Lucas Eguibar Bretón (snowboard).
  • Maialen Chourraut Yurramendi (eslalom piraguismoa)
  • Maitane Etxeberria Martínez (eskubaloia)
  • Majida Maayouf Chaira (atletismo-maratoia)
  • Malen Monasterio Urbitarte (halterofilia), bekadun barria).
  • Malen Osa Ansa (mendiko eskia), bekadun barria).
  • María VIcente García (atletismo-heptatloia).
  • Markel Fernández Soto (atletismo-errelebuak).
  • Mikel Erdozain Oterino (igeriketa egokitua).
  • Mikel unanue Zabala (curling).
  • Miren Lazkano Zuriarrain (eslalom piraguismoa).
  • Nadia Erostarbe Geiser (surfa).
  • Nahia Zudaire Borrezo (ugerketa egokitua).
  • Naia Laso Ponciano (skate).
  • Naiara Rodriguez Resa (erruberadun jarlekuko saskibaloia).
  • Oier Díaz Etxebeste (eslalom piraguismoa, bekadun barria).
  • Oier Ibarretxe Conde (boxeoa).
  • Oihane Otaegi Garmendia (curling).
  • Olaia Martínez González (mahai-tenis egokitua), bekadun barria.
  • Pau Echaniz Pal (eslalom piraguismoa).
  • Peio González Ferrero (skate).
  • Rafael Vilallonga Morales (bedar-hockeya).
  • Rubén Vitoria Agirrezabala (surfa).
  • Salma Solaun Campos (gimnasia erritmikoa).
  • Sara Loidi Romero (softball).
  • Tessy Ebosele Ebosele (atletismo-luzera jauzia).
  • Unai Baigorri Alonso (gimnasia artistikoa.)
  • Usoa Ostolaza Zabala (txirrindularitzea).
  • Yago Domínguez San Sebastián (surfa).
  • Ziortza Isasi Cristobal (pistako txirrindularitzea).

Ondokoak dira Basque Teamek 2026an bekautako teknikariak.

1. Ana Usabiaga Balerdi (pistako txirrindularitzea).
2. Ander Zabala Artetxe (arrauna).
3. Aritz Fernández Aizpuru (eslalom piraguismoa).
4. Arturo Magdaleno Ruiz (taekwondo).
5. Eneko Iparragirre Lekuona (pistako / errepideko txirrindularitza)
6. Iker Ekaitz Libano Salas (sprint piraguismo egokitua)
7. Imanol Álvarez Arruti (eskubaloia)
8. Iratxe Astigarraga (boccia), bekadun barria.
9. Isaac Pousada García (igeriketa egokitua).
10. Jon Mikel Pikabea Arburu (mahai-tenisa)
11. Leire Otaegi Garmendia (curling)
12. Martin de la Fuente Lopetegi (atletismo).
13. Ramón Cid Pardo (atletismo).
14. Telmo Olazabal Sánchez (eslalom piraguismoa).
15. Xabier Etxaniz Peña (eslalom piraguismoa).
16. Xabier Irazu Usandizaga (pistako txirrindularitza), bekadun barria.
17. Xabier Larrimbe Ibañez (gimnasia artistikoa).
18. Xabier Ruiz de Aretxabaleta (pistako piraguismoa).
19. Yago Hermida Beneitez (atletismo) (bekadun berria).
20. Zuriñe Martínez Martínez (gurpildun aulkiko saskibaloia).

Ondokoak dira Basque Teamek 2026an bekautako epaileak

  • Igor Otaegi Bichot (gurpildun aulkiko esgrima), bekadun barria.
  • Mikel Zalakain Fullaondo (surf).
  • Uxue Zabala Martínez (arrauna), bekadun barria.

Bikaintasunezko proiektuak

Basque Team Fundazinoak 525.000 euro emongo deutsee Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei, goi-mailako proiektuetarako, nazinoarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izan deien eta goi-mailako kirol-emoitzak izan deiezan.

Laguntzak euskal kirolarien partaidetza olinpikora bideratutako proiektuak gauzatzeko izango dira, oro har, martxan dan zikloan (Los Angeles 2028, Alpe frantziarrak 2030).

Danetara, 20 proposamen jaso dira eta, oinarrietan ezarritako erispideen arabera, bederatzik lortu dabe proiektua gauzatzeko eskatutako gitxieneko puntuazinoa: eslalom piraguismoak, esprint piraguismoak, surfak, atletismoak, eskubaloiak, bedar-hockeyak, skateak, gimnasia erritmikoak eta ugerketeak. Laguntzen banaketa azterketa teknikoan lortutako puntuen arabera egingo da. Proposamenak baloretako, hainbat alderdi hartu dira kontuan, besteak beste, aurkeztutako kirolari olinpiagarrien kopurua, helburuak, lan-plangintzak eta -dinamikak, jarduera zehatzak, ekipamenduak, giza baliabideak eta proiektu bakotxaren ezaugarri teknikoak.

Kirol-proiektuak programa olinpikoan eta paralinpikoan sartzeko probetara bideratuko dira, bai goi-mailako kirolariak diran euskal kirolarientzat, bai, beren kirol-ibilbideagaitik edo emoitzengaitik, eskaerea egiten dan momentuan maila altua lortzetik gertu dagozan euskal kirolarientzat.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu