'Bertsolarien kantaerea eta sormena', asteon EHUren Udako Ikastaroetan
2017-08-23 09:00 BertsolaritzeaMintzolak antolatutako kursoan bertsolari ezagunek eta adituek egingo dabe berba.
Abuztuaren 24an eta 25ean, Donostiako Miramar jauregian, bertsolaritzeagaz lotutako hitzordua izango dabe EHUren Udako Ikastaroetan. Bertsozale zein ikerlarientzat aproposa izango da Bertsolarien kantaerea eta sormena izeneko kursoa, Mintzola Ahozko Lantegiak azaldu dauenez.
Kantaerea bertsoaren garrantzizko osogaia da, bistakoa da kantaerea landua daukiela goi mailako hainbat bertsolarik, azpimarratu dabe Mintzolatik. Bertso eskoletan, ostera, ez da alderdi hori jorratzen eta ikastaro hau lehenengo pausua izan daitekeela uste dabe. Bertsolarien kantaerea aztertu eta denporan zehar zelan aldatu dan aztertuko dabe, adituen ikerlanetan oinarrituta eta bertsolariek doinuakaz dituen hartu-emonei kasu eginaz.
Lehenengo egunean kantaerea aztertu eta gero, bigarrenean sormena izango da ardatza. Hedabideek gaiak ezarteko orduan daukien eragina, bertsolarien sormenaren zenbatekoa eta bertsoa bota aurreko bizipenak landuko ditue.
Eguenean, goizeko 09:15ean hasita, Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbioren berbak entzuteko erea egongo da. Bakotxak bere azalpenak emon eta gero, hiruren arteko mahai-ingurua antolatuko dabe. Barikua bardin egituratuko dabe, baina hizlariak Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Jon Martin izango dira.
Mintzolak jakin eragin dauenez, ikastaroa hasi aurretxuraino izena emoteko aukerea dago (hemen).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!