AgorriJazz, jazza Plentziako hondartzan

Bizkaie! 2017-08-16 09:51   Musikea

Kontzertuak Ontziola plazan izango dira abuztuaren 18an eta 19an, Hondartza bai, kulturea be bai lemapean.

Aurten AgorriJazz, jazz jaialdiaren lehenengo edizinoa hartuko dau Plentziak, Udalak antolatutako Plentzia Kulturaz ekimenaren barruan. Helburua da jarduera artistiko interesgarrienak herrira ekarri eta herritarrek eurek parte-hartzea jaialdiaren diseinu eta antolakuntzan.

AgorriJazzeko kontzertuak Ontziola plazan izango dira abuztuaren 18an eta 19an, Hondartza bai, kulturea be bai lemapean.

Egitarauari jagokonez, hilaren 18an, barikuan, Trizak eta Jon Urrutia Trio hirukotea agertuko dira oholtzan; 20:00retan, Trizak taldeak joko dau lehenengo eta gaueko 22:00etan, barriz, Jon Urrutia Trio hirukotearen txandea izango da. Biharamunean, zapatuan, De Diego Brothers taldeak joko dau (20:00). Azken buruan, Leioako Travelin' Brothers talde handiak emongo dau kontzertua (22:00).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu