Musika klasikoko kontzertuak egunero Aste Nagusian

Bizkaie! 2017-08-03 09:53   Musikea

Arrastiko 20:30ean izango dira saio guztiak Bilboko Gizakundearen eleizan.

Urtero legez, Aste Nagusian, musika klasikoa gustuko dabenek Bilboko Gizakunde eleizan izango dabe hitzordua egunero arrastiko 20:30ean.

Abuztuaren 19an, zapatuan, emongo deutsie hasierea musika klasikoko zuzenekoen egitarauari. Naroa Intxausti, Marife Nogales eta Aurelio Viribay artistek kontzertu liriko bat eskainiko dabe pianoagaz lehenengo egunean. Domekan, barriz, Haize ta Zur taldeak txistua eta marinbearen doinuak ekarriko ditu. Abuztuaren 21ean, astelehenean, Retoricaren txandea izango da.

Kubako doinuak be izango dira Gizakunde eleizan, izan be, hilaren 22an, Ivon e Ivet Frontela taldeak pianoa joko dau.

Eguaztenean, 23an, Favola D´Argo portugaldarrak igongo dira oholtzara. Sei musikarik osotuten dabe talde hau; sopranoa, bibolin-jotzaile bi, txelo-jotzailea, kontrabaxua eta klabea, besteak beste.

Eguenean,  Soinuaren Bidaia-ri ekiteko eguna izango da. Bertan, Alberto Urretxo, Garikoitz Mendizabal, Amaia Zipitria, eta euXhari String Quintet izango dira taula ganean.

Musikene be Aste Nagusiaren parte izango da abuztuaren 25ean, Abreu Soka Laukotea ikuskizunagaz.

Amaitzeko, Alikante eta Murtziako Thinking Brass taldea izango da Aste Nagusia agurtzeko ardurea hartuko dauena. Boskoteak tronpetea, tronboia, tronpea eta tubea buztartuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu