En Tol Sarmientok zuzeneko diskoa grabauko dau Gasteizen
2017-08-03 11:28 MusikeaAbuztuaren 6ko kontzertua grabau eta CD-DVD formatuan kaleratzea da asmoa.
Talde arabarra izanik, En Tol Sarmientorentzat berezia izango da domekan Andre Maria Zuriaren jaietan joko dauen kontzertua. Horregaitik, zuzeneko diskoa grabetako aukeratu dau ETSk hitzordu hori. Foruen plazan hasiko da emonaldia, gauerdi bueltan. Taldekideek aurreratu dabenez, hainbat sorpresa preparau ditue, euren zaleek ondo baino hobeto pasau daien.
Zuzeneko emonaldiaren soinua eta irudiak grabauko ditue. Ondoren, material hori atondu eta diskoa plazaratuko dau ETSk. CDa eta DVDa izango ditu eta Baga Biga diskoetxeak aurrikusi dau urte amaierarako kalean izango dala, zaleen eskura.
En Tol Sarmiento Arabako Errioxako taldea da eta hamarkada bat inguru daroa oholtzarik oholtza. Ska musikan oinarritutako erritmo jantzagarriak lantzen ditu gehienbat, jaietarako aproposak, eta Gasteizko kontzertuan be halako doinuak joko ditu. Abesti gehienak euskerazkoak dira.
Vendimia Seleccionada izenekoa izan zan ETSren lehenengo diskoa, 2008an. Harrezkero, beste hainbat lan plazaratu ditu, azkena Beldurrik ez, 2015ean. Hurrengoa zuzeneko diskoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!