Badatoz XIV. Eako Poesia Egunak
2017-07-08 18:50Garagarrilaren 14tik 16ra, errezitaldiak, antzerki ikuskizunak eta berbaldiak izango dira nagusi hamalaugarren edizino honetan.
Hilaren 14an, barikuan, emongo deutsie hasierea Bizkaiko Kostaldeko herrian egiten dan hiru egunetako egitarauari. Aurtengo leloa: Marrazkia azalean azala hitzetan.
Lehenengo jardunaldia Mikel Martinezen eta Irati Agirreazkuenagaren Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan irakurraldi antzeztuagaz hasiko da, gaueko 20:00etan, Eskolondo liburutegian.
Gune berean, Martinez izango dogu barriro be bigarren ekialdian Erori da, erori da Gernika libre hura! irakurraldiagaz, 20:40an.
Eskolapen, barriz, Isaac Xubinek Izenak, sagutxo bat eta itsasontzia errezitaldia eskainiko dau gaueko 22:00etan, eta ordu erdi beranduago kantaldia egingo dabe.
Zapaturako egun osoko egitaraua prestau dabe:
Goizeko 11:00etan, Xabier Gantzarain izango dogu Eskolondon Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi berbaldiagaz.
Ordu bi aurrerago Uxue Alberdi, Iñaki Zabaleta eta Txakur Gorriaren txandea izango da Moilan; Alfonsina eta Itsasoa errezitaldia eskainiko dabe.
Arrarsaldeko 15:00etarako, barriz, herri bazkaria antolatu dabe Bedaron.
Arrastiko 17:30ean, Inun eta Amaiur B. Blascok kantaldi-errezitaldi eskainiko dabe: Da nola / Egunsentitik ilunabarrera egingo dabe Bedaronako plazan.
Gaueko 20:30ean ,Hariak ikuskizuna aurkeztuko dau Ertza konpainiak eta Anticontinente taldea Eskolapeko oholtzara igongo da 23:00etan.
Domekan amaituko dira aurtengo Eako Poesia Egunak eta jarduera ugari atondu ditue egun horretarako be. Ismael Manterolak esaterako, Artea literaturaren kontra berbaldia eskainiko dau 11:00etan Eskolondon. 13:00ean, barriz, Karabansai konpainiaren Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna izango da gune berean. Zapatuan egingo daben legez, domekan be herri bazkaria izango da 15:00etan Natxituko bolatokian.
Arrastiko 17:30ean, amaierea emongo deutsie jardunaldiei, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Pello Ramirez, Sahatsa Ramirez eta Ainara Azpiazuren Aho bete amets: haurrak, poesia eta gu errezitaldiagaz. Bolatokian izango da hau be.
Gabriel Arestiren Omenez hasi ziran jardunaldi honeek egiten orain dala 14 urte eta Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldeak antolatzen ditu urtero.
Azken buruan, 2017ko egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!