Audience talde gernikarrak ‘Isla’ disko barria kaleratuko dau udagoienean

Bizkaie! 2017-06-29 10:49   Musikea

El tres, el quinto y el tumbao abestia aurkeztu dabe lan barriaren aurrerapen legez.

Gernikako taldeak 2000. urtean emon zituen bere lehen pausuak. Ordutik, zazpi lan luze argitaratu ditue eta urrian zortzigarrena plazaratzea aurreikusten dabe Bidehuts diskoetxearen eskutik. Isla hamaika kantuz osoturiko diskoa da eta Kaki Arkarazok produzidu dau. Bildumea Habanako Abdala estudioetan grabau dabe, Kubako lehen mailako musikariak tartean izan dirala.

Boskoteak jada, El tres, el quinto y el tumbao kantuaren bideoa grabau dau eta disko osoaren aurrerapen legesz aurkeztu nahi izan dau. Audienceren joan-etorrien musika estiloaren adierazlea da bideoklipa eta Osanay Martinez abeslariak parte hartu dau.

Gernikan sortutako rock taldea da Audience eta batez be ingelesez eta euskeraz abesten dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu