Dolores Redondoren ‘Hori guztia emango dizut’ argitaratu dau Ereinek

Bizkaie! 2017-06-08 10:20   Kulturea

Koro Navarrok euskeratu dau Planeta saria irabazitako lana.

Dolores Redondo itzulpenaren aurkezpenean egon zan Donostian | Ikusi handiago | Argazki originala

Paisaje bukolikoak alde batera lagateko eta Salazar detektibeari deskantsua emoteko sasoia heldu da. Dolores Redondok oso bestelako istorio bat sortu nahi izan dau eta emoitzea Hori guztia emango dizut  liburua da (jatorrizkoan, Todo esto te daré). Joan dan urtean Planeta saria irabazi eban donostiarrak elebarri honegaz. Orain, Koro Navarrok euskerara ekarteko ardurea hartu eta Erein argitaletxeagaz plazaratu dau.

Baztanetik Galiziara egin dau saltoa Redondok eta trilogiako matriarkatutik aldenduz, patriarkatuari heldu deutso orain. Jada ez da poliziarik izango istorioan, ikerketa zibila eta familien arteko sekretuak izango dira kontakizun honen oinarriak.  

Istorioa Ribeira Sacran kokatzen da. Alvaro istripu baten hil da eta bere senarra Manuel, haraino joango da gorpua identifiketan. Bertan, konturatuko da kasuaren ganeko ikerketea bizkorregi zarratu dabela. Alvaroren familiakoek ez dabe alargunaren jarrerea ondo hartzen eta Manuelek Norvegiara iges egitea erabagiko dau.

Jatorrizko alea igaz argitaratu eban Redondok eta dagoeneko, hamabi edizino publikau dira. Baztango trilogiagaz oso ezagun egin zan idazle donostiarra eta 40 hizkuntzatara itzuli zituen hiru liburuak.  Hori guztia emango dizut eleberriak harreman homosexual bat dau oinarrian eta nazinoarteko hainbat argitaletxek uko egin deutsie istorio hau argitaratzeari, Errusian, Turkian eta Egipton esaterako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu