Street Culture VI. Jaialdia ospatuko da Algortan

Bizkaie! 2017-06-06 11:17   Kulturea

Bagilaren 9an eta 10ean egingo da Getxo Kirolak-en eskutik.

Algortako erdiguneko kaleak kirol ugariren jokaleku bihurtuko dira aurten be. Erakustaldiak egongo dira eta, besteak beste, boxeo, boleibol eta patinaje klaseetan parte hartu ahal izango da. Street Culture 2012an sortu zan, urtean zehar udal kiroldegietan antolatutako kirol-jardueretara herritarrak erakarteko asmoagaz.

 Jarduerak Biotz Alai eta Telletxe plazetan egingo dira. Jaialdia bagilaren 9an, barikuan, hasiko da arrastiko 17:30ean, edadekoei zuzendutako jantza bategaz. 18:00etatik aurrera, Getxo Kirolak-eko jantza taldeen ikastaro amaierako erakustaldiak eskainiko ditue. Lehenengo eguneko ekitaldi guztiak Biotz Alai plzan izango dira.

 Zapatuan, barriz, jarduerak Telletxen izango dira. 12:00etatik 14:00etara, tenis, slackline, boxeo, gimnasia erritmiko, errugbi, boleibol, irristaketa, herri kirolak eta saskibaloian jolasteko kantxak jarriko ditue. Kirol-gune horreek Getxoko klubek dinamizauko ditue eta edegita egongo dira parte hartu nahi daben guztientzat.

 Bigarren saio honetarako, Telletxeko Geltoki plazearen pareko aldea, trafikorako zarratuta egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu