Mikel Zarate saria hutsik geratuko da aurten
2017-06-06 10:27 KultureaMiren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren epaimahaikideek hartu dabe saria ez emoteko erabagia.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoagaz, umeentzako literaturako Mikel Zarate lehieketea martxan jarri eben 2010ean. Ordutik hona, zazpi idazlek izan dabe euren proiektua garatzeko eta argitaratzeko aukerea: Asier Mendozak esaterako, Beste gu liburua kaleratu eban. Julen Gabiriak Nire aita ikusezina da, Gaizka Arostegik Urrezko orrazia, Irati Bediagak Beldarren hegaldia, Patxi Zubizarretak Mundua baloi batean, Arrate Egañak Patioan eta Xabier Olasok Erraldoiak.
Aurten sariketearen zazpigarren edizinoa da, baina aurten ez dau irabazlerik izango, holantxe erabagi dau epaimahaiak.
Lehiaketea euskal kulturearen alde lan egindako Mikel Zarate omentzeko antolatzen da urtero. Lezamako idazlea Filosofia eta Letretan lizentziau zan eta Derioko eskolako eta Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskera irakaslea izan zan. 1970ean, Derioko Seminarioan egoala, prosa idazten hasi zan eta Haurgintza muinetan elebarria argitaratu eban. Poesia liburu bi be idatzi zituan, Higidura berdez eta Bizipenen bultzadaz. Euskal Literatura liburukietan idazle askori buruzko azterketa laburrak plazaratu zituan. Hizkuntzea be aztertu eban Zaratek, esate baterako, Euskal deklinabidea eta Euskal Ortografia lanetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!