Zirkualde jaialdia eguaztenean hasiko da Bilbon
2017-05-29 11:48 KultureaErrekalde auzoan ospatuko da bagilaren 4ra arte.
Euskal Herrian zirkuko arteak batzen dituan jaialdi bakarra da Errekaldeko Zirkualde. Aurten 8. aldiz antolatu dabe Koblakarik eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Bagilaren lehenengo asteburuan ospatzen da eta bost egunetan Errekaldeko plazea ikuskizu ugariren erdigune bihurtzen da. Aurten, maiatzaren 31tik bagilaren 4ra bitartean egingo dabe.
Jaialdia Bilboko Goloka antzerki taldearen Wolingen garatxoa ikuskizunagaz hasiko da eguaztenean, arrastiko 18:00etan. Auzoko liburutegian eskainiko dan emonaldi bakarra izango da honako hau. Ganerakoak auzoko plazan izango dira.
Bagilaren 1ean, eguenean, 19:00etan, Rouge Eléa Cie euskal konpaniak Ronde – Bi ahizpa ikuskizuna aurkeztuko dau eta 20:00etan, barriz, Andaluziatik etorritako La Banda del Otrok Yee-Haw! izenekoa.
Bariku arrastian beste hiru euskal konpainiak parte hartuko dabe Zirkualden: 19:00etan, Malicia Cíak La importancia de los horribles detalles emonaldia eroango dau Errekaldera, 19:30ean, Malas Compañías-ek Letter eta 20:30ean Cabaret de Mar a Mar – Caminos emergentes-ek Mar 2 ikuskizuna. Azken honetan, Euskal Herrikoak ez eze, Katalunia eta Frantziko kideaak be badagoz.
Domekan, jaialdiari amaierea emoteko, 18:00etan, Philo ta Jole euskal antzerki taldeak Mr. Pichichi aurkeztuko dau eta 19:00etan, Trotamundos Cía-k Historias de un baúl. Honetaz gan, bagilaren 3tik 12ra Pintxo Zirko lehiaketea egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!