Gasteizko Kaldearte bagilaren 9tik 11ra egingo da

Bizkaie! 2017-05-26 09:41   Kulturea

36 konpainiak formatu handi, ertain eta txikiko ikuskizunak eskainiko ditue.

Danetara, 63 emonaldi izango dira uriko kaleetan, aurreko urtean baino 17 gehiago, izan be, Gasteizko Udalak 20.000 euro gehitu deutsoz aurrekontuari eta 6 antzerki talde gehiagok hartu ahal izango dabe parte. Horrezaz gan, zapatu goizeko programazinoa berreskuratuko dabela iragarri dau Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok.

Kaleko arteen nazinoarteko erakustaldi honetan lau ikuskizun estreinauko dira, horreetako batzuk Kaldearte beraren laguntzinoagaz produzidu ditue. Erakustaldian Gasteizko zortzi konpainia izango dira, beste zortzi Euskal Herrikoak eta ganerako 20ak kanpokoak. Horreen artean, jaialdi ospetsuenetako azken edizinoetan saritutako lanak ikusi ahal izango dira.

Aurten, jaialdia eguazten baten hasiko da eta egun horretan Eva Guerreroren El fin de las cosas lanaren entsegu edegia egingo da Baratza aretoan; Karrikan plataformeak hautatutako jantza ikuskizuna da. Domekan, barriz, Garazi López de Armentia eta Aritz López gasteiztarrek emonaldi bi eskainiko ditue Probintzia plazan.

Kaleko programazinoari jagokonez, bagilaren  9an, 19:00etan hasiko da: Lehenago be Gasteizen egondako Claire Ducreux-ek Florida parkeko kioskoan eskainiko dau bere ikuskizuna.

Aurtengo barrikuntzen artean, kaleko arteen alorreko prestakuntzea dago: Kataluniako GetBak konpainiak masterclass bi emongo ditu jantza urbanoari buruz.

Ikuskizunen ganeko informazinoa eskuratzeko, gune berezi bat jarriko dabe bagilaren 3tik aurrera, Urrezko Zeledonen plazan.

Egitarau guztia hamen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu