‘Aspalditik gatoz, Urrutira Goaz’ diskoa argitaratu dau Bonbereneak

Bizkaie! 2017-05-25 11:50   Musikea

Bi Bala, Anestesia eta Ze Esatek! taldeek parte hartu dabe, besteak beste, abestiak sortzen.

Ospakizunetan sartuta dago aurten Tolosako Bonberenea. Izan be, 20 urte dira okupau eta sortu ebenetik eta 15 Bonberenea Ekintzak grabaketa estudioa martxan dagoanetik. Sasoi haretan, gaztetxeari bultzadea emoteko asmoagaz, disko bildumea sortzeko beharra ikusi eben bertako kideek. Holan, hainbat euskal talderi kantu bat konposatzea eskatu eutsien. Abesti guztiak Oztopo guztien gainetik lanean batu zituen. Ordutik hona ia 100 disko grabau eta 30 talde baino gehiago pasau dira euren lanak Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratzeko.

Honen guztiaren fruitua da gaur aurkeztu daben Aspalditik gatoz, Urrutira Goaz disko bikotx barria. Bonbereneatik pasau diran taldeak Tolosako gune kultural honen urteurrenaren parte bihurtu nahi izan ditue. Guztiak batzea gatxa zala autortu dabe bertako kideek eta ahal izan dituen guztiak kontuan hartzen ahalegindu dira.

Anestesia, Zea Mays, Estricalla eta Glaukoma dira, besteak beste, proiektuan parte hartu dabenak, guztira 22 talde. Lan barria 2002. urtean plazaratutako Oztopo Guztien Gainetik bildumearen jarraipena izateko jaio da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu