35 euskal talde eta DJ izango dira Donostiako Jazzaldian
2017-05-25 10:30 MusikeaMusika jaialdia garagarrilaren 20etik 25era izango da.
Euskal jazzak presentzia handia dau urtero Donostiako Jazzaldian eta, antolatzaileek iragarri dabenez, holan izango da aurten be. Bertoko 28 talde eta bakarlari egongo dira oholtzan, baita zazpi DJ be.
Urtarriletik apirilera bitartean egindako aukeratze prozesuan sailkatutako hamar taldek joko dabe, esaterako. Beste sei, barriz, igaz diskoa argitaratu ebelako aukeratu ditue; hiru Musikenek proponidu ditu; lau Katapulta Tour 2017koak dira; hiru antolakuntzak proponidu ditu eta, azkenik, San Telmoko Eguerdietan joko daben talde bi dagoz, Musikeneko irakaslez osotuak. Honetaz gan, Nauticool-en zazpi euskal DJ ibiliko dira.
52. edizino honetan, beraz, 35 dira parte hartuko daben euskal taldeak eta bakarlariak. Horreen artean, Niña Coyote eta Chico Tornado, Sky Beats, Mikel Azpiroz: Zuri, Mikel Gaztelurrutia Trio: Walk, Quintessence, Flan de Mono eta Buffalo eta beste hainbatek joko dabe Heineken Jazzaldian.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz Jazzaldiaren, Donostia Kulturaren eta Kutxabanken webguneetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!