Euskal Herriko bertsolari gazteak batuko dira Saran bagilaren 10ean
2017-05-22 09:08 BertsolaritzeaEskolarteko txapelketako finala goizeko 11:00etan hasiko da trinketean eta ondoren jaia antolatu dabe.
Herrialdeetan Eskolartekoak aurrera jarraitzen dau eta apurka Euskal Herriko finalean parte hartuko daben bertsolari gazteen zerrendea osotuten dabil: ArabatikAroa Arrizubieta eta Aitor Ugarte, Gipuzkoatik Oihana Arana eta Jokin Irastortza, Nafarroatik Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi ibiliko dira kantaten eta Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoatik Elixabet Etxandi Goienetxe. Bizkaiko ordezkariaren izena, barriz, bagilaren 3an argituko da Markina-Xemeinen.
Euskal Herriko Eskolartekoaren bat-bateko finalaren atxakian, jai handia antolatzen dabe urtero egitasmoa biribiltzeko. Aurtengo hitzordua bagilaren 10ean izango da Saran. Txapelketea 11:00etan hasiko da trinketean eta amaitzean bazkaria egongo da Lur Berrin. Bazkaltzeko txartelak salgai dagoz, 16 euroren truke, hemen. Maiatzaren 29ra arte erosi ahal izango dira sarrerok.
Bazkalostean, rap freestylean ibiliko dira Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre Lur Berrin bertan.
2017/06/10 11:00
Sarako trinketeanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!