Udabarriko Kontzertuen Zikloari ekingo deutso Bilboko Udal Bandeak barikuan

Bizkaie! 2017-05-18 09:58   Musikea

Arenaleko kioskoko emonaldietan, José R. Pascual-Vilaplana eta Iñaki Urkizu ibiliko dira zuzendari, txandaka.

Bandako musikariak, Arenalean emondako kontzertu baten (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Udabarriko kontzertuen zikloa maiatzaren 19tik bagilaren 16ra bitartekoa izango da aurten. Arratsaldeko 19:00etan hasita, barikuro emonaldiak antolatuko ditue. 1895eko bagilaren 9an, Arenaleko kioskoan emon eban lehenengo kontzertua Bilboko Udal Musika Bandeak eta, hain zuzen, leku enblematiko horretan izango dira udabarriko saiook.

Kontzertuak entzutea dobakoa da. Bariku bakotxeko programazinoak gai bat jorratuko dau; 2016/17 denporaldia bidaiei eskainita dago (Bandarekin bidaiatuz da urteko leloa) eta Arenaleko zikloa be gai horren ingurukoa izango da. Txandaka, José R. Pascual-Vilaplana bandako zuzendari titularrak eta Iñaki Urkizu zuzendariordeak gidatuko ditue musikariak.

Maiatzaren 19an, Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, Bidaia eszenan izeneko programazinoko piezak joko ditue 45 musikarik. Honeek obrak interpretauko ditue: Francisco Alonsoren La calesera (T. Romoren moldaketakaz) eta El gallo, Gioachino Rossiniren La gazza ladra, Jacques Offenbchen Orfeo en los infiernos (M. Lakeren moldaketakaz), George Gershwinen Girl crazy eta Pablo Lunaren El niño judío (I. Urkizuren moldaketakaz).

Datorren asteko emonaldian, hilaren 26an, Pascual-Vilaplanak gidatuko ditu artistak. Bidaia martxen artean izeneko programazinoa aurkeztuko dabe. Bagilaren 2rako, Bidaia gure konpositoreekin programea atondu dau bandeak, 9an Bidaia pertsona ospetsuekin eta 16an, zikloa biribiltzeko, Bidaia zazpigarren artera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu