Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2017-05-09 08:18 MusikeaDanetara, 70 taldek hartu dabe parte: 52 talde Pop Rock modalidadean eta 18 talde, barriz, Metal modalidadean.
Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 70 taldek hartu dabe parte: 52 talde Pop Rock modalidadean eta 18 talde Metal modalidadean. Parte-hartzaileen artean, 38 talde Euskal Herrikoak dira, 3 leioaztarrak eta beraz, Leioako Udala sari berezian parte-hartzaileak, eta 32 beste komunidade desbardinetakoak izan dira. Horrezaz gan, 10 taldek Euskera Zerbitzua sari berezira aurkeztu dira.
Kontuak kontu, Metal modalidadean honako talde honeek dira finalistak:
* DETHLIRIUM (Portugalete).
* EVIL SEEDS (Getxo).
Pop Rock kategorian, barriz, ondokoak:
* OFIURA (Bartzelona).
* ZAZKEL (Zeberio).
Era berean, Euskera Zerbitzua sari bereziaren irabazlea:
* ZAZKEL (Zeberio): Eri
Leioako Udala sariaren irabazlea:
* DARE TO BLAME (Leioa).
Aterpe Leioa Gaztegunea pozik dago orain arte ikusitakoagaz eta dagoeneko Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketara batutako guztiak zoriondu ditu egin daben lanagaitik.
arte hartzeagatik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!