Aste Santuan, Gorbeia

Bizkaie! 2017-03-28 10:07   Kulturea

5 bisita gidatu, eskualdeaz gozetako

'Durangaldeko mendiak Gorbeiatik'. Argazkilaria: Asier Camacho | Ikusi handiago | Argazki originala

Gorbeia Eskualdea ezagutarazoteko asmoz, datorren Aste Santurako bost bisita gidatu antolatu ditu Gorbeia Gune Turistikoak. Esangura horretan, posible izango da Artzain Egun batez esperientzia bizi Oletako Maider Unda, txapeldun olinpikoaren gaztandegian; Baias, Gorbeiako garagardaoa egiteko prozesua ikusi, Joselu Lopez eta Idoia Marañonen eskutik, Oiardon; Erlezain egun batez bihurtu, Aramaioko Juan Mari Arriolabengoa erlezainagaz; eta Orozkoko Museo Etnografikoa eta Zeanuri herria ezagutu.

Plazak mugatuak dira eta Orozkoko Museo Etnografikoaren bisitea kenduta, ganerakoetan beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea Gorbeiako Turismo Bulegoetan:

Orozkoko Turismo eta Informazino Zentroa - Gorbeia iparraldea, Zubiaur plaza, Z/b (Museo Etnografikoa), Orozko· Telefonoa: 946 12 26 95 - E-posta: turismo@gorbeialdea.com

Gorbeialdeko Kuadrillako Turismo Bulegoa: Gorbeia hegoaldea, Bea Murgia enparantza, Murgia· Telefonoak: 945 43 04 40 · 663 86 00 58 - E-posta: turismo@gorbeialdea.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu