'Bertsoa Bizi Gazte': ikastetxetik plazara Araban
2017-03-10 09:27 BertsolaritzeaBertsoaren bidez, gazteen euskerazko sormena askatzen.
DBH 3 eta 4. mailako D ereduko Arabako ikasleei zuzendu jake Bertsoa bizi gazte proiektua. Lehen hezkuntzan Arabako ia ikastetxe guztietan jarritako oinarria eta bigarren hezkuntzan azken urteetan izandako esperientziak erabiliz, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa jaio zan 2016ko udan. Horri guztiari bultzadea eta formea emon guran Bigarren hezkuntzako D ereduko ikastetxe guztiei luzatu eutsen Arabako Bertsozale Alkarteak ikasturte hasieran eskaintzea eta erantzuna bikaina izan zan, datuak dira horren lekuko.
2016-2017 ikasturtean, Bigarren hezkuntzako Arabako eskualde guztietako bigarren hezkuntzako 18 ikastetxek hartu dabe parte proiektu honetan. Danetara, 61 ikastalde (1000 gazte):
• Gorbeiadean: Murgia BHI.
• Gasteizen: Herrandarrak, Ekialdea, Mendebaldea, Ikasbidea, Olabide ikastolea, Niño Jesus, Armentia ikastolea eta Zabalgana ikastetxeak.
• Añanan: Badaia institutua.
• Aiaraldean: Laudio institutua, La Milagrosa, Laudioko ikastolea eta Aresketa.
• Mendialdean: Mendialdea IPI ikastetxeak.
• Lutadan: Lautada ikastolea eta Aniturri.
• Errioxan: San Bizente eta Assa ikastolak.
➔ Bertsotan ekin: Ikastetxeotan, eskola ordutan egindako tailerren bidez lehen murgiltze saioak egin ditue bertsoaren dimensinora. Honetarako, beste diziplina zenbaiten laguntzinoa izan dalarik (Rap, musika instrumentazinoak, antzerkia...)
➔ Klasetik plazara: Amaieran ikastetxean bertan edo herrian ekitaldi batean egindako sorkuntza produkzinoak jentaurrean plazaratu dira eta honegaz batera gazteentzat egokitutako bertso saio bat egon da ikastetxe horreeetan.
➔ Hezkuntza arautua eta aisialdia buztartzen: Behin eskola ordutako bertso ikastaroa amaitzean, interesa piztu jaken ikasleen artean eskolaz kanpoko jarduera mugatu bat planteau jake (10 ordutakoa), bertan sakontzeko eta bideoklip lehiaketarako produkzinoa bideratzeko aukerea izan dien interesa daben gazteek.
➔ Bertsoa Bizi Gazte Lehiaketea eta Bertsoa Bizi Gazte Eguna: Proiektu guzti hau borobiltzeko Arabako Foru Aldundiagaz antolatutako lehiaketea eta jai eguna dira. Bidelagun izandako 18 ikastetxeetako jenteaz gan, 14-18 urte bitarteko Arabar gazte saltsero danari zuzendutako egitasmo barritzailea.
Zer da BBG lehiaketea?
Arabako gazteen euskerazko talde sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi ditue, berbaz, doinuz eta irudiz osotutako bideoklip lehiaketa honen bidez. Batu 3-8 lagun saltsero (14-18 urte bitartekoak) eta askatu zeuon sormena. Bertsoak egin, abestien letrak aldatu edo Rap bat osotu euskeraz eta bialdu bideo klipa maiatzaren 5a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbidera.
www.nibanaxarabakoa.eus webgunean dagoz lehiaketearen nondik norakoak, araudia, sariak, bideoak be bertan argitaratuko dira eta botoak emoteko aukerea be be bertan egongo da maiatzaren 5etik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!