Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzeak eta Basque Team-ek euren lana sendotuko dabe kirol arloan bardintasuna bultzatzeko

Bizkaie! 2017-03-08 08:41   Kulturea

Oraindino asko geratzen da egiteko eta lanean jarraitu behar da Gobernuak onartuko dauen Bardintasunaren VII. Planak ezarritako arauen arloan.

Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz Bengoa | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzeak eta Basque Team Fundazinoak genero ikuspegitik gaien tratamendua modu sistematikoan barruratu gura dabe eskaintzen dituen zerbitzu eta programetan eta lantzen dituen proiektuetan, baita gizarteagaz eta intereseko beste talde batzuekaz dituen hartu-emonetan be. Emakume eta gizonen arteko bardintasuna da bultzatu nahi dan baloreetako bat eta horretarako lanean jarraitu nahi da, aldaketa kualitatiboak eta kuantitatiboak eragiteko. Hori dala eta, Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzeak eta Basque Teamek ondoko ekintzak martxan jarriko ditue datozen hileotan:

- Euskal Autonomi Erkidegoan Emakume eta gizonen arteko bardintasunerako VII. Planaren helburu eta beharren ardatzak bardintasunaren aldeko estrategian txertatzea.
- Erakunde honeetako personal teknikoagaz, bestelako agenteakaz (kirol federazinoak, hornitzaileak...) eta Basque Teameko kirolariakaz eurekaz be, sensibilizazino eta formakuntza ekintza bereziak antolatzea.
- Erabilten diran komunikazino euskarri guztiak moldatzea, komunikazinoaren erabilera sexistak desagertarazoteko.
- Emakume kirolarien lana agirian jartea daborduko indarrean dagoan konpromisoari eutsiz.
- Euskal Autonomi Erkidegoan kirol arloan izan daitekezan sexu-abusu kasuei heldu eta horreei aure egitea eta desagerrarazotea.
- Euskal Autonomi Erkidegoan, kirol arloan suberta daitekezan beste eskaera batzuetan arretea jartea emakume eta gizonen arteko desparekotasuna deuseztatzeko.

Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzeak eta Basque Team Fundazinoak helburutzat dabe gizartean kirola bihurtzea emakume eta gizonen arteko bardintasuna lortzeko esparru, modu erreal eta eragingarrian, eta horretarako gizarteko estamentu guztiei, eta batez be hedabideei, burruka horretan laguntzeko eskatzen deutse.

Azkenik, 2017ko martiaren 8an ospatuko dan Emakumeen Nazinoarteko Eguna dala eta, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak Bardintasuna nire baitan ere hasten da lelopean hasitako kanpaineagaz bat egiten dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu